lunes, 26 de abril de 2010

Zure seme-alaba bullying-a eragin duena bada...

Guraso askorentzat oso zaila da bere seme-alabek zerbait txarra egin dutela onartzea, horregatik oso garrantzitsua da, hau gertatuz gero, gurasoak eurak ere eskolarekin aktiboki lan egitea arazoari aurre egiteko, ahalik eta arinen, arazoa larritu eta handiagoa bihurtu baino lehen. Guraso batek kasu honen aurrean sekula egin behar ez duena, eskuetara iristea da; inoiz ere ez da erabili behar biolentziarik.

Horregatik ondo legoke pausu batzuk jarraitzea:

1.-Zure seme-alaba bullying-a eragin duen ikaslea zergatik den ikertu.
2.-Irakasleekin hizt egin, laguntza eskatu eta zure seme-alabarekiko kritika guztiak entzun.
3.-Zure seme-alabaren lagunak ezagutu eta zer egiten duten ikusi.
4.-Komunikazio eta konfiantza kanal bat egin zure seme-alabarekin. Hauek, norbait behar dute beraien arazoak entzun ahal izateko eta gurasoak oso egokiak izan daitezke.
5.-Sekula ez inor erruduntzat jo zure seme-alabak egiten duena arrazoitzeko.
6.-Eskolarekin lan egin, laguntza handia izan baitaiteke etxeko baten iritzia eta laguntza.
7.-Zure seme-alabaren kondukta agresiboa konpetiziozko kirol batetara gidatu, adibidez. Bere agresibitate hori beste nonbait ateratzeko.
8.-Argi utzi zure seme-alabari kondukta agresiboa eta Bullying-a ez direla onartuak zure familia barruan.
9.-Argi utz iezaiozu bullying-ak jarraituz gero zer gertatuko den.
10.-Kondukta egokiak izaten lagundu iezaiozu.
11.-Egoerari ez leporik eman. Lasaitasun osoz eta burua hotz mantenduz lagundu zure seme-alabari.
12.-Lagundu zure seme-alabari bere insatisfakzio eta frustazioak era ez agresibo batetan ateratzen.
13.-Demostra iezaiozu zure seme-alabari lehen moduan maite duzula baina bere ekintzak ez dituzula onartzen.
14.-Anima iezaiozu zure seme-alabari txarto egin dituen gauzak edo ekintzak onartzen eta biktimari edo bullying-a jasan duenari barkamena eskatzen irakats iezaiozu. Egiten dituen ekintzak onak direnean, zoriondu iezaiozu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario