miércoles, 28 de abril de 2010

Lagunen papera Bullying-aren aurrean

Lagunak edo hobeto deituko ziren, ikaskideak edo ikusle, soilak. Hauek ikusi eta bizi egiten dituzte egoera hauek baina inoiz ez dute ezer egiten, askotan gainera barre eta erasoan parte hartzen dute.

Hauek 4 multzotan bana daitezke:

1.-“Konpintxeak” – Erasotzailearen lagunak eta erasoan parte hartzen dute.

2.-Indargarriak – Ez dute erasoan zuzenki parte hartzen, baina onartu egiten dituzte eta askotan barre eta bideoz grabatzen dituzte.

3.-Erasoetatik askeak – Neutral sentitzen dira eta ez dute honetan parte hartu nahi, baina isiltzerakoan Bullying-a onartu egiten dute.

4.-Defendatzaileak – Biktimaren alde egiten dute.

Askotan beldurraren arabera hartzen ditu pertsona edo ikasle batek erabaki batzuk edo besteak; ikasle askok beldurra sentitzen dute erasotuak izango direlakoan. Horregatik, askok isildu eta paso egiten dute eta beste askok lagundu eta barre ere egin dezakete.

Hala ere, OSO GARRANTZITSUAK dira inguruko lagunak bullying-aren arazo honetan; beraiek daukate giltz edo gako garrantzitsuena. Toleratzen eta onartzen duten bitartean, bullying-ak jarraitu egingo du, baina behin inguruko lagunek eta ikaskideek mozten dutenean, bullying-ak desagertzeko bidea har dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario