jueves, 29 de abril de 2010

Irakasleek ere bullying sufritzen dute.

Batik bat bigarren hezkuntzan irakasleek bere ikasleen erasoak eta indarkeriak sufritzen dituzte. Honek argi eta garbi salatzen du gaur egun geletan dagoen giroa. Irakasle askok klaserik ezin dituztela eman esaten dute eta psikologikoki presio handia dutela diote, gainera kasu batzuetan indarkeria fisikoa sufritzera iritsi dira. Gero eta kasu gehiago ezagutzen dira,alegia geroz eta egoera larriagoa da.
Zer egin nerabeak diren erasotzaile hauekin?.
3.400 irakasleek noizbait mehatxuak jasan dituztela diote. Non gelditu da irakaslearekiko errespetua? Gizarte, gobernu,instituzio, guraso, irakasle eta ikasleek arazo honen aurrean gogor eta aho batez egoera aldatu nahi dugula oihukatu behar dugu, indarkeria erabiltzen duten nerabeak berreskuratu gizarteratze egoki bat izateko. Irakasleek dute bullying arazo hau denon arazoa baita.Gizarteak duen arazoa.

Irakasleek zer egin bullying-aren aurrean?

Irakasleak hainbat gauzatara adi egon behar dira:

-Ikasleek beraien artean daukaten erlazioa jolasordu eta pasiloetan. Momenturik txarrenak irakasleak aurrean ez daudenean gertatzen baitira.

- Ikasleek komun eta hormetan egiten dituzten irudi eta norbaiti zuzendutako hitz motzekin.

- Klaseko irteeretan parterik ez hartzea.

- Ikasle batzuei klase barruan zuzendutako burla eta barreak.

- Klasera asintentzia falta, beldurra duen seinale bat izan daiteke.

- Desberdinak diren ikasleei adi egon, itxura fisiko edo izakera desberdina edo deigarria dutenenganako bullying-a izan baitaiteke.

- Iraindua izan dela behin eta berriz adierazten duen ikaslea.

- Materiala lapurtu edo behin eta berriz galtzen zaion ikasleari arreta jarri.

- Autoestimuan aldaketa handiak jasaten dituzten ikasleaK; tristezia, ikaslearen ixolamendu pertsonala, konportamendu arraroak, malkoak, ...

- Beste klasekideekin erlazio gutxi edo bat ere ez duen ikasleari arreta jarri.

- Amorru egoera arraroak.

- Errendimendu eskolarraren jaitsiera, kontzentrazio arazoak eta eskola porrota bat-batean etorri zaien ikasleei arreta handia jarri behar zaie ere.

- Gurasoen kexuak jasotzen dituzten ikasleei adi egon, eskolara joan nahi edo eraman nahi ez dituztelako.

Hainbat bide dago ikasle batek bullying-a jasan duela jakiteko, irakasleak egin behar duena da horri arreta jartzea. Oso garrantzitsua da, irakasle batek bere ikasleak ezagutzea, zer sentitzen duten, nolako egoera familiarrean bizi diren, zein den beraien inguru hurbila, lagunak, gaitasunak, etab. Hori dakielarik askoz errazagoa izango zaio bere ikasleetako baten batek bullying-a jasan duela edo ez jakitea.

Irakaslea inplikatu egin behar da eta lan egin arazo hauek ekidin, antzeman eta ondorioak bilatzeko.

Motibazioa

Motibazioa eskolan gauzatzen den ikaste- prozesu on bateko oinarrizko osagaia da. Ikasleak ezin burutuko du jarduera bat modu egokian motibazioarik ez badu edo arazoren bat baldin badu.
Ikaslearen jokabidearen motibaziozko aspektuen artean oso erlazio estua ematen dela pentsatzera garamatzan adostasun orokor bat.
Hiru motatako oinarrizko beharrizanak eskatzen dira gaur egungo motibazio- teoriatik:
  1. Ahalmena
  2. Kidetza
  3. Lorpena
Ikasleek hiru beharrizan hauek lortzen badituzte motibazio on bat izango dute eta haien ikasketa- prozesua bide onetatik eramango dute.

miércoles, 28 de abril de 2010

IKASKIDEEN ARTEKO GEHIEGIKERIEN GAINEKO GALDETEGIA (12 urtetik gorakoendako)

Izaera anonimoa duen galdetegi honek ikasleen artean egon daitezkeen biktimizazio eta gehiegikeria egoerak detektatzea du xede. Galdera bakoitzean erantzun bakar bat eman behar da.
Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
Mutila naiz ______ neska naiz _______ Ikasgela:________

BIRIBIL BATEZ INGURA EZAZU ERANTZUN BAT GALDERA BAKOITZEKO

1. Norekin bizi zara?
a. Aitarekin eta amarekin
b. Bietako batekin
c. Beste senide batzuekin
d. Ikasle-egoitza batean edo bestelako tokiren batean

2. Nola sentitzen zara etxean?
a. Gustura, ongi moldatzen naiz familiakoekin
b. Normal, ez ongi ez gaizki
c. Ez nago gustura
d. Gaizki tratatzen naute

3. Nola sentitzen zara ikastetxean?
a. Oso ongi
b. Normal, ongi
c. Batzuetan gaizki pasatzen dut
d. Oso gaizki, ez zait gustatzen

4. Ikastetxera joateko beldurrik izan duzu?
a. Inoiz ez
b. Noizean behin
c. Batzuetan, azken asteetan hiruzpalautan baino gehiagotan
d. Ia egunero

5. Batez ere zerk ematen dizu beldur?
a. Ez dut beldurrik izaten
b. Irakasleren batek
c. Ikaskideren batek edo batzuek
d. Klaseko lanak, nola egin behar den ez jakiteak
e. Beste zerbaitek....




6. Nola konpontzen zara ikaskideekin?
a. Ongi konpontzen naiz eta lagun min asko ditut
b. Ikaskide dezenterekin konpontzen naiz ongi, baina ez dut lagun minik
c. Bi edo hiru lagunekin konpontzen naiz ongi
d. Apenas dudan lagunik

7. Zure ustez, nola tratatzen zaituzte irakasleek, oro har?
a. Oso ongi
b. Normal, ongi
c. Hala-hola, ez ongi, ez gaizki
d. Gaizki

IKASLEEN ARTEKO GEHIEGIKERIEN GAINEAN

8. Ikasturtea hasi denetik isolatua edo baztertua sentitu zara?
a. Inoiz ez
b. Noizbait
c. 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia egunero, ia beti

9. Zure ustez, ikaskideren batek gehiegikeriaren bat egin du zurekin, mehatxatu zaituzte, gaizki tratatu zaituzte ikasturtea hasi zenetik?
a. Inoiz ez
b. Noizbait
c. 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia egunero, ia beti

10. Noiztik gertatzen dira halakoak?
a. Ez dira nirekin sartzen, ez naute baztertzen eta ez naute gaizki tratatzen
b. Duela gutxitik, duela aste pare batetik
c. Ikasturtea hasi zenetik
d. Aspalditik egiten dute, gutxienez ere joan den urtetik

11. zu nola sentitzen zara halakoetan?
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Berdin zait, paso egiten dut
c. Ez zait gustatzen, nahiago nuke gertatuko ez balitz
d. Gaizki, ez dakit zer egin halakorik gerta ez dadin

12. Nola zirikatzen dizute? Modu jakinen batean zirikatzen badizute, seinala ezazu erantzun bakarra atal bakoitzean
a. Ez dira sartzen
b. Iraindu egiten naute edo gaitzizenak jartzen dizkidate edo burla egiten didate
c. Jo egiten naute edo ezkutatu egiten naute edo gauzak kentzen dizkidate edo gauzak lapurtzen dizkidate
d. Ez didate kasurik egiten edo mehatxatu egiten naute edo xantaia egiten didate




13. Non dago zuri zirikatzen dizuna? adieraz ezazu bat, maizen gertatzen dena
a. ez didate zirikatzen
b. nire ikasgelan
c. ez dago nire ikasgelan, baina nire kurtsokoa da
d. beste kurtso batekoa da

14. Neska ala mutikoa da zurekin sartzen dena? Bakar bat seinalatu
a. Ez dira nirekin sartu
b. Mutiko bat edo mutiko batzuk
c. Neska bat edo neska batzuk
d. Mutilak eta neskak
e. Mundu guztia

15. Ikastetxeko zein lekutan sartzen dira zurekin? aipa ezazu ohikoena.
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Jolastokian
c. Komunetan
d. Jantokian
e. Ikasgelan
f. Edozein lekutan

16. Horri buruz aritzen zara norbaitekin? kontatzen diozu norbaiti gertatzen zaizuna?
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Lagun bati edo batzuei
c. Nire familiari
d. Irakasleei

17. Esku hartzen du norbaitek holakoetan laguntzeko? aipa ezazu erantzun bakarra ondoko atalean.
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Bai, lagun batek edo neska-mutiko batzuek
c. Bai, irakasleren batek, gurasoren batek edo beste helduren batek.
d. Ez du inork esku hartzen

18. Eta zuk, ikaskideren bat zirikatzen duzu edo gaizki tratatzen duzu?
a. Inoiz ez naiz inorekin sartu
b. Noizbait
c. Ikasturte hasieratik 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia-ia egunero.

19. Zu norbaitekin sartzen zarenean, zer egiten dute ikaskideek?
a. Ez naiz inorekin sartzen
b. Deus ez.
c. Arbuiatzen naute, ez zaie gustatzen
d. Animatu egiten didate, taldearekin bat egiten dute.





20. Zer irizten diezu beste batzuek zirikatu eta gaizki tratatzen dituzten ikasleei?
a. Oso gaizki iruditzen zait hori egitea
b. Normala iruditzen zait
c. Ikaskide batzuekin hori egitea ulertzen dut
d. Merezi badute, ulertzen dut hori egitea
e. Oso ongi egiten dute

21. Zuk ikaskideren bat larderiatzen edo gaizki tratatzen baduzu, zergatik egiten duzu?
a. Ez naiz inorekin sartzen.
b. Adarra jotzeko
c. Beste batzuek niri ere egiten didatelako. nauelako
d. Ahulagoa edo bestelakoa delako
e. Ahulagoa edo desberdina delako


22. Nola sentitzen zara ikaskide bat larderiatzen duzunean?
a. Ez dut inor zirikatzen
b. Ongi sentitzen naiz neure buruarekin
c. Ikaskideek miresten nautela sentitzen dut
d. Beraiek baino gogorragoa naizela sentitzen dut
e. Bera baino hobea sentitzen naiz

23. Aukera izanik, zure ustez zerorrek ere mehatxatzen edo gaizki tratatzen ahal duzu ikaskide bat?
a. Inoiz ez dut egiten, eta ez nuke eginen
b. Hori egiten duen talde batean banengo, hala eginen nuke
c. Ziurrenik, zirikatzen banau
d. Uste dut eginen nukeela
e. Ziur eginen nukeela

24. Zer egiten duzu zuk ikaskide batekin asko sartzen direnean?
a. Egoera geldiarazteko sartzen naiz
b. Pertsonaren bati ematen diot horren berri (familiakoak, irakasleak, beste batzuk)
c. Ez dut deus egiten, nahiz eta zerbait egin beharko nukeen
e. Ez dut deus egiten, ez da nire arazoa
e. Neu ere sartzen naiz

25. Ikasturtea hasi denetik, talde edo ikaskideren batekin egin duzu bat, beste norbait zirikatzeko?
a. Ez dut inor zirikatu
b. Behin edo birritan
c. Batzuetan
d. Ia egunero

relación entre bullying y violencia genero.

Un proyecto de la Universidad de Córdoba, financiado por la Junta de Andalucía y coordinado por la catedrática de Psicología de la UCO, Rosario Ortega, pretende demostrar si el acoso escolar o agresividad injustificada en las aulas, también conocida como «bullying», puede ser un «posible germen» de la violencia de género.
Ortega explicó que dicho proyecto, en el que también participan profesores de la universidades de Sevilla y Jaén, persigue estudiar el traslado que pueden hacer del «bullying» los grupos adolescentes a las primeras relaciones erótico-sentimentales que éstos tienen, «que no llegan a ser consideradas como parejas estables». Dicho comportamiento se ha denominado «dating violence».
En esta línea, precisó que barajan la hipótesis de que exista una traslación de modelos de sumisión en la construcción de las nuevas parejas adolescentes. De esta forma, según apuntó Ortega, «pretendemos rastrear el fenómeno de la violencia de género, no desde la perspectiva de adultos que atacan a sus parejas, sino en el inicio de las primeras relaciones entre adolescentes».
No obstante, la coordinadora del proyecto indicó que el objetivo fundamental que el equipo de trabajo se ha marcado es realizar una «exploración general» del estado escolar que arroje datos de la grado de presencia del «bullying» en las escuelas andaluzas, el perfil de los menores, las incidencias de este tipo de comportamientos y cómo ha ido evolucionando a lo largo de los años, comparándolo a su vez con el resto de España y de Europa.
Del mismo modo, la profesora Ortega apuntó que existen dos tipos de violencia agresiva injustificada. Por un parte, lo que los expertos denominan como «bullying duro» -un tipo de acoso muy grave, menos frecuente, pero más persistente y que sólo afecta a entre un dos y un cinco por ciento de la población escolar-, y por otra parte, el «bullying blando» -un acoso menos grave y menos duradero en el tiempo, donde el agresor no es tan insistente- y que afecta al 20 ó 25 por ciento de la población escolar».

Lagunen papera Bullying-aren aurrean

Lagunak edo hobeto deituko ziren, ikaskideak edo ikusle, soilak. Hauek ikusi eta bizi egiten dituzte egoera hauek baina inoiz ez dute ezer egiten, askotan gainera barre eta erasoan parte hartzen dute.

Hauek 4 multzotan bana daitezke:

1.-“Konpintxeak” – Erasotzailearen lagunak eta erasoan parte hartzen dute.

2.-Indargarriak – Ez dute erasoan zuzenki parte hartzen, baina onartu egiten dituzte eta askotan barre eta bideoz grabatzen dituzte.

3.-Erasoetatik askeak – Neutral sentitzen dira eta ez dute honetan parte hartu nahi, baina isiltzerakoan Bullying-a onartu egiten dute.

4.-Defendatzaileak – Biktimaren alde egiten dute.

Askotan beldurraren arabera hartzen ditu pertsona edo ikasle batek erabaki batzuk edo besteak; ikasle askok beldurra sentitzen dute erasotuak izango direlakoan. Horregatik, askok isildu eta paso egiten dute eta beste askok lagundu eta barre ere egin dezakete.

Hala ere, OSO GARRANTZITSUAK dira inguruko lagunak bullying-aren arazo honetan; beraiek daukate giltz edo gako garrantzitsuena. Toleratzen eta onartzen duten bitartean, bullying-ak jarraitu egingo du, baina behin inguruko lagunek eta ikaskideek mozten dutenean, bullying-ak desagertzeko bidea har dezake.

Bullying-a eragiten duenaren papera

Erasotzailea normalean biolentzia existitzen den familietatik dator, autoestimu baxua du, gurasoak permisiboak dira, ez diete beraien seme-alabei arreta askorik ematen eta orokorrean gaitasun gutxiko ikasleak dira. Eraso hauekin, beraien puntu ahulak ostontzea lortzen dute eta dituzten karentzietaz ez ohartzea.

Normalean, erasotzaileak debilarengana jotzen du; bullying-a jasaten duena ia beti da erasotzailea baino ahulagoa eta normalean defektu edo habilitate faltaren bat izaten du, bullying-aren gehiagrri bihurtuz, adibidez: betaurrekoak dituena, belarri handiak dituena, lodia,… Honekin, erasotzaileak atentzioa izatea eta goragoko maila batean egotea lortzen du edo lortu nahi du, behintzat.

Oso gutxitan nabariko zaio pertsona bati erasotzailea dela, edo bullying-a eragiten duen pertsona dela, normalean nagusien (gurasoen, irakasleen…) aurrean ez baitu jokatuko; beti bere kideen aurrean, horrela bere berdinen artean goragoko maila batetan egotea lortzeko. Gainera, erasotuak eta erasoa ikusi dutenek oso gutxitan hitz egingo dute eta esango duten zer gertatzen den.

3 motatako erasotzaileak aurki ditzakegu:

1.-Erasotzaile inteligentea: Jendearen aurrean egoten badaki, habilitate sozial handiak ditu eta jendea engainatu etamanipulatu dezake.

2.-Inteligentzia gutxiko erasotzailea: Normalean antisozialak dira, eta autoestima eta konfiantza falta handia izaten dute.

3.-Erasotzaile biktima: Berak bullying-a jasaten du eta bullying-a eragiten du bera baino txikiagoengan.

Bully Test

Erasotuta sentitzen bazara test hau egitea gomendatzen dizugu:
View more presentations or Upload your own.

Istorio motibagarria

Como cada verano, a la Señora Pata le dio por empollar y
todas sus amigas del corral estaban deseosas de ver a sus
patitos, que siempre eran los mas guapos de todos.

Llegó el día en que los patitos comenzaron a abrir los
huevos poco a poco y todos de congregaron ante el nido
para verles por primera vez.

Uno a uno fueron saliendo hasta seis preciosos patitos,
cada uno acompañado por los gritos de alborozo de la
Señora Pata y de sus amigas. Tan contentas estaban que
tardaron un poco en darse cuenta de que un huevo, el
más grande de los siete, aún no se había abierto.

Todos concentraron su atención en el huevo que
permanecía intacto, incluso los patitos recién nacidos,
esperando ver algun signo de movimiento.

Al poco, el huevo comenzó a romperse y de él salió un
sonriente pato, más grandes que sus hermanos, pero ¡oh,
sorpresa!, muchísimo más feo y desgarbado que los otros seis.

La Señora Pata se moría de vergüenza por haber tenido
un patito tan feísimo y le apartó con el ala mientras
prestaba atención a los otros seis.

El patito se quedó tristísimo porque se empezó a dar
cuenta de que allí no le querían...

Pasaron los días y su aspecto no mejoraba, al contrario,
empeoraba, pues crecía muy rapido y era flacucho y desgarbado,
además de bastante torpe el pobrecito.

Sus hermanos le jugaban pesadas bromas y se reían
constantemente de él llamándole feo y torpe.

El patito decidió que debía buscar un lugar donde
pudiese encontrar amigos que de verdad le quisieran a
pesar de su desastroso aspecto y una mañana muy
temprano, antes de que se levantase el granjero, huyó por
un agujero del cercado.

Así llegó a otra granja, donde una vieja le recogió y el
patito feo creyó que había encontrado un sitio donde por
fin le querrían y cuidarían, pero se equivocó también,
porque la vieja era mala y sólo quería que el pobre patito
le sirviera de primer plato. También se fue de aquí corriendo.

Llegó el invierno y el patito feo casi se muere de hambre
pues tuvo que buscar comido entre el hielo y la nieve y
tuvo que huir de cazadores que pretendían dispararle.

Al fin llegó la primavera y el patito pasó por un estanque
donde encontró las aves más bellas que jamás había visto
hasta entonces. Eran elegantes, gráciles y se movían con
tanta distinción que se sintió totalmente acomplejado
porque él era muy torpe. De todas formas, como no tenía
nada que perder se acercó a ellas y les preguntó si podía
bañarse también.

Los cisnes, pues eran cisnes las aves que el patito vio
en el estanque, le respondieron:
- ¡ Claro que sí, eres uno de los nuestros!
A lo que el patito respondio:
- No os burléis de mí! Ya sé que soy feo y desgarbado, pero
no deberíais reír por eso...
- Mira tu reflejo en el estanque- le dijerón ellos- y verás
como no te mentimos.

El patito se introdujo incrédulo en el agua transparente y
lo que vio le dejó maravillado. ¡ Durante el largo invierno se
había transformado en un precioso cisne! Aquel patito feo
y desgarbado era ahora el cisne más blanco y elegante de todos
cuantos había en el estanque.

Así fue como el patito feo se unió a los suyos y vivió
feliz para siempre.



Familia- gatazkak


Familiak zeregin garrantzitsua du pertsonen garapenean.Hainbat mekanismoaren bidez(sariak, zigorrak, imitazioa...) familiak gizabanakoaren ezaugarri psikologikoak moldeatuko ditu.
Familia gatazkatsuari dagokionez, nortasun segurtasun gabekoak edo eskola- bizitzarako arazoen haztegiak izaten dira, eta horrek eragin negatiboa du gizabanakoaren errendimenduan:
  1. Ikasle nahasia sor ditzake
  2. Eskolako arau orori kontra egin
  3. Eskolan errendimendua eskasa izatea
  4. Haien arteko komunikazioa eta lotura afektiboak ahulak edo irregularrak izatea ...
Bullying- aren atzean era askotako arrazoiak daude, fenomeno konplexua baita. Etxean zer nolako giroa duen haurrak, garrantzi handia du.Hala da, gurasoek nahiago izan dute haien seme- alabak erasotzeile izatea biktima izatea baino. Aurreko adibidekin ikus dezakegu etxean jasotzen dena eskolan islatzen dela.

Familia eredua denboraren poderioz aldatzen joan da. Gaur egungo familia, ordea, jada ez da tradizionala. Haurrek eta gazteek gero eta denbora gehiago pasatzen dute bakarrik eta haurren hezkuntza irakasleen esku uzten dute.

Gure aburuz, oinarrizko heziketa,aldiz, familian jaso beharko luke haurrak. Lehen komentatu dugun moduan, gizartean aldaketa handia gertatzen ari da, orduan nor dauka errua? gurasoek? irakasleek? gizartea?...

Pautas de disciplina

1. Uno de los objetivos de la disciplina es enseñar a respetar ciertos límites. Es necesario que las normas sean claras y coherentes y ayuda el que hayan sido elaboradas por todos los miembros de la comunidad escolar.

2. La impunidad ante la violencia genera más violencia.

3. La sanción debe contribuir a diferenciar entre agresores y víctimas.

4. La disciplina debe favorecer cambios cognitivos, emocionales y conductuales en la dirección de los objetivos educativos y estimular la capacidad de adopción de perspectivas.

5. El respeto a los límites mejora cuando se aprenden habilidades no violentas de resolución de conflictos como la mediación y la negociación.

6. Es preciso que la disciplina ayude a luchar contra la exclusión en lugar de aumentar su riesgo.

7. Conviene incluir la disciplina en un contexto de democracia participativa, que todos participen en la creación de las normas.

Biktimari eskaini behar diogun laguntza:

Batzuetan biktimak erasotzailea mehatxatzen ari diola bere anai, arreba edo kide bati esan diezaioke baina hauek beste bati esatea edo zerbait egitea ez dute nahi. Baina ezer ez bada egiten erasotzailea erasotzen jarraituko du.

Lehenengo gauza irakasle batekin hitz egitea izango da. Eskolak eman duen erantzuna eskasa izan bada edo desegokia beste alternatiba edo errekurtso batzuk bilatu.

Biktimari ondo azaldu berak ez duela inongo errurik eta gertatzen ari dena ez dela bidezkoa. Horrelako esaldiak lagungarriak izan daitezke: Ez da zure errua! Arazo honen aurrean ez zaude bakarrik, zurekin gaude…

Erasotzaileari jotzea ez dela irtenbide bat esan, erasotzaileak berriz ere jotzen badio eskolan bertan laguntza eskatzea irakasleari garrantzitsua izango da.

Taldearekin bat egotea sustatu, normalean erasotzailea biktima bakarrik dagoenean erasotzen baitio.

Biktimaren autoestima errefortzatu.

Familiaren ulerkortasuna funtzezkoa izango da.

Laguntza psikologikoa lagungarria eta batzuetan ezinbestekoa izango da.

martes, 27 de abril de 2010

Gurasoen papera

Gurasoak eta bizikidetza, bullying.na geratzeko

Gurasoen papera:
Gurasoen papera ezinbestekoa da, umea k laguntza duela ikusteko, izan ere, guraso asko ez dira beraien inguruan gertatzen zaien horretaz ohartzen.
Gurasoek beraien seme-alabekin hitz egin behar dute, zerbait arraroa ikusterakoan, hau da, beti bezala jokatzen ez duela ikusterakoan gurasoek interés puntu bat jartzen hasi beharko dira; pentsatuz zer gertzen zaion, zergatik dagoen horrela, zergatik ez den lagunekin irtetzen, zergatik ez duen astelehena heltzea nahi…
- Gurasoek jokaera arraroak ikusterakoan informazioa biltzen hasi beharko dira. Zer gertatzen den, irakalearekin elkartuz…. Hitz egitea ezinbestekoa.
- Umearekin ere hitz egin beharko dute. Baina beti era errez eta baketsu batean.
- Umeak inoiz ez du onartuko zer gertatzen zaion, baina gurasoak hor dauela ikusi behar du, laguntza eskeintzeko prest dauedela.
- …
Hala ere, kasu askotan, bullying-na jasan duen umearen gurasoek oso txarto pasatzen dute, eta askotan ez dute jakiten zer nola jokatu behar duten, eta laguntza eskatzea ere kostatzen zaie.

LEY Y PSICOLOGÍA ANTE EL ACOSO ESCOLAR – ENTREVISTA AL JUEZ DE MENORES DE GRANADA, EMILIO CALATAYUD

http://www.infocoponline.es/view_article.asp?id=1590

Arrazoiketa eta portaera morala


Eskolako urteetan zehar haurrek egiten dituzten judizio moralek garapen handi samarra izaten dute. Badaude hainbat datu interesgarri:



  1. Nerabeen artean, delinkuentzia- historala dutenek, eta horrenbestez, egiaztatuto portaera amoralak dituztenek, gutxi aurreratutako arrazoiketak, prekonbentzioalak edo konbentzionalak izan ohi dituzte


  2. Moralitatearen alderdi positiboari helduz, badirudi judizio moralaren mailan aurreratuenak diren haurrek eta nerabeek, oro har , zintzoago jokatzen dutela besteak engaina ditzaketen egoeretan( adibidez puntuazioak faltsifikatzerakoan)


  3. Prosozialagoak direla dirudi, ez hainbeste besteen aldeko ekintza gehiago egiten dituztelako, baizik eta askotan portaera - mota horiek izaten dituztelako bereziki sakrifikatuak diren egoeretan, edo ez epe motzera, ez luzera, trukea aririk espero ez daitekeen egoeretan


  4. Justizia distributiboko dilemen arrazoiketan aurreratuenak diren haurrek arrazoiketa horiekiko koherentziaz jokatzen dutela planteatzen zaizkien dilema errealetan ere, banaketan inplikatutakoen egoera eta balintzak kontuan hartuz.

Haurrek dirudienez moralki jokatzeko gaitasun gero eta handiagoa izateak ez du bermatzen ahal duten guztietan hala jokatuko dutenik

Erasotzaileen azalean:

Emilio Calatayud Pérez epaile española dugu, adin txikiko epailea da Granadako auzitegian . Ezaguna bere sententzia egokiak eta eredugarriak direlako. Sententzien artean:

* 50 ordu 15 orriko komiki bat egiten, non komikian bere zigorraren zergatia adierazten duen
* Traumatologiako plantan bisitak egin.
* Suiltzaileekin lan egin papera erretzeagatik.
* Eraikin publikoetako komunak garbitu ikaskide bat jotzeagatik...

Horrelako proposamenak erasotzaile edo jarrera zailtasunak dituzte haurrak birgizartaratzera bideratzen dituzte.

ERASOTZAILEA nola eraso dezake? :

Eraso fisikoa:

1. Larriak diren edota maiz ematen diren eraso fisikoak (bultzadak, ostikadak, ukabilkadak, zangotrabatzeak, koskorrekoak eman …) .
2. Hautsi egiten du, nahaspilatu, besteen gauzak gorde (liburuak, motxilak, eskolako tresneria, arropa …)

3. Bere taldearekin ia beti leku zehatzetan egoten da (komunetako ate ondoan …) zokoratzeko, bidea mozteko …

4. Besteak zirikatu edo estutu, atzetik jarraitu …

Eraso psikologikoa:

1. Momenturo ikaskideren baten akatsak, ekintzak … nabarmentzen ditu.
2. Gelan emandako ikasle batzuen zenbait parte-hartzeak barre eragiten dio edo aurka jartzen da.
3. Txantajeak (ekonomikoak, lanari eta tresneriari dagozkienak …)
4. Kaltegarri izan daitezkeen zurrumurruak zabaldu egiten ditu eta sinesgarritasuna eman ( mugikorrak erabiliz, pintadak, idatzizko mezuak …) .

Hitzezko erasoa:

1. Pribatuan eta publikoki mehatxuak botatzen ditu.
2. Telefonoz mezu erasokorrak edo mehatxatzaileak igortzen ditu. Baita ere mugikorraren bitartez mezu mehatxatzaileak.
3. Irriak, irainak, zapalketak, trufatzeak publikoan.
4. Ikaskide batzuei zuzendutako keinu zatarrak. Eraso soziala.
5. Zehazki eta sistematikoki ikaskide batzuei taldean egoten edo lan egiten ez die uzten.
6. Ikaskide batzuen parte hartzea eta integrazioa indartsu oztopatzen du.

7. Ikaskide batzuk ez ditu aintzat hartzen.
8. Ikaskide batzuk besten aurka jartzen ditu.

Kasu erreal bat

Jokin Ceberio 14 urteko mutil bat zen. Bere kalbarioa hasi zen gainenan bere beharrak egin zituenean. Handik aurrera bere bizita 90ºra aldatu zen zeren eraso iraunkor baten biktima izaten hasi baitzen.
Hasiera batean erasoak "leunak" ziren baina denboraren poderioz astinketak eta apaldurak bihurtu ziren.
Kurtso osoan zehar, Jokinek asko sufritu zuen eta bere desioa zen kurtsoa lehen bai lehen amaitzea eta amets gaizto horretatik esnatzea.
Bere desioa bete zen baina zoritxarrez berriro amets gaiztoa etorri zitzaion: Kurtso berria.
Kurtsoa hasi zenetik Jokinen kotrako erasoak hasi ziren(horietariko hiru erasotzaile irakasleen semeak ziren). Hain gogorrak ziren jasotzen zituen erasoak ze horietariko batean Jokini hortzetako aparatua apurtu zioten.
Handik aurrera Jokin klasera faltatzen hasi zen . Bueltaka eta bueltaka ibili ostean , azkenean bere gurasoekin hitz egin zuen eta gertatutakoa azaldu zien(erasotzaileen izenak izan ezik) Gurasoek eskatu zioten erasotzaileen izenak esateko baina bera beldur handia zeukanez ez zien ezer esan.
Gurasoek denuntzia bat jartzea pentsatu zuten, baina irakasleek pentsatu zuten hori hobeto zela konpontzea eskola esparruan. Jokinen sufrimendua eta beldurra topera iritzi ziren eta 21 eko egunsentian bizikleta hartu zuen eta Hondarribiko harresitik salto egin zuen.
Faktore asko egon dira Jokinek bere buruaz beste egiteko.

lunes, 26 de abril de 2010

Zure seme-alaba bullying-a eragin duena bada...

Guraso askorentzat oso zaila da bere seme-alabek zerbait txarra egin dutela onartzea, horregatik oso garrantzitsua da, hau gertatuz gero, gurasoak eurak ere eskolarekin aktiboki lan egitea arazoari aurre egiteko, ahalik eta arinen, arazoa larritu eta handiagoa bihurtu baino lehen. Guraso batek kasu honen aurrean sekula egin behar ez duena, eskuetara iristea da; inoiz ere ez da erabili behar biolentziarik.

Horregatik ondo legoke pausu batzuk jarraitzea:

1.-Zure seme-alaba bullying-a eragin duen ikaslea zergatik den ikertu.
2.-Irakasleekin hizt egin, laguntza eskatu eta zure seme-alabarekiko kritika guztiak entzun.
3.-Zure seme-alabaren lagunak ezagutu eta zer egiten duten ikusi.
4.-Komunikazio eta konfiantza kanal bat egin zure seme-alabarekin. Hauek, norbait behar dute beraien arazoak entzun ahal izateko eta gurasoak oso egokiak izan daitezke.
5.-Sekula ez inor erruduntzat jo zure seme-alabak egiten duena arrazoitzeko.
6.-Eskolarekin lan egin, laguntza handia izan baitaiteke etxeko baten iritzia eta laguntza.
7.-Zure seme-alabaren kondukta agresiboa konpetiziozko kirol batetara gidatu, adibidez. Bere agresibitate hori beste nonbait ateratzeko.
8.-Argi utzi zure seme-alabari kondukta agresiboa eta Bullying-a ez direla onartuak zure familia barruan.
9.-Argi utz iezaiozu bullying-ak jarraituz gero zer gertatuko den.
10.-Kondukta egokiak izaten lagundu iezaiozu.
11.-Egoerari ez leporik eman. Lasaitasun osoz eta burua hotz mantenduz lagundu zure seme-alabari.
12.-Lagundu zure seme-alabari bere insatisfakzio eta frustazioak era ez agresibo batetan ateratzen.
13.-Demostra iezaiozu zure seme-alabari lehen moduan maite duzula baina bere ekintzak ez dituzula onartzen.
14.-Anima iezaiozu zure seme-alabari txarto egin dituen gauzak edo ekintzak onartzen eta biktimari edo bullying-a jasan duenari barkamena eskatzen irakats iezaiozu. Egiten dituen ekintzak onak direnean, zoriondu iezaiozu.

Bully Dance

Bully Dance laburmetrai bat da eta tratu txarrak eta kaltetuen prozesua identifikatzen ditu. Laburmetrai honen helburua ikasleen arteko eztabaida bultzatzea da horregatik mota hauetako laburmetraiak ikasgelan erakustea garrantzitsua izango litzateke ikasleek kontzientzia daitezen.


Ikasketa kooperatiboa



Ikasketa kooperatiboa beste eduki kurrikular bat da eta bortizkeria eta bazterkeria saihesteko metodo hau lantzea oinarrizkoa da. Ikasgela modu kooperatibo batean egituratzea, kasu askotan,talde osoarengan esku hartzeak suposatzen du eta pixkanaka- pixkanaka "ikasketa komunitate" bat eratuko da, hau da:
  • Subjektua modu pasibotik protagonista izatera igaroko da( pertsona, hiritarra)
  • Haien artean lan egiten badute eta laguntzen badira xedeak lortzea erraza izango dela konturatuko dira
  • Xede berdin batekin bateratuta daude
Honekin ikusten dugu taldean lan egiten ikastea garrantzitsua dela,baina horretarako bakoitzak taldean ze papera edo rola duen argi eta garbi izan beharko du:
  • Konpromiso pertsonala
  • Elkartasuna
  • Errespetua
  • Errendimendua
  • Gatazkak ebaztea
  • Erabakiak hartzea
  • Elkar ezagutzea, baloratzea, besteen lekuan jartzea...
Taldekatzeari dagokionez, beharrezkoak direla pentsatzen dugu, horrela euren artean lagunduz benetan zailtasunak dituzten ikasleei lagundu ahal izateko.
Ikasketa kooperatiboa lortu ahal izateko, gogoak, ahaleginak eta lan handia berar direla pentsatzen dugu.

domingo, 25 de abril de 2010

Gizarte garapena

Sozializazioa ezinbesteko prozesu elkarreragile bat da baina zoritxarrez guztiok ez dugu zera lortzen. Eskolan hainbat ikasle daude jarrera ezkorra dutenek, arauak ez dituztenek errespetatzen, iraintzen edo molestatzen dutenek, etab. Baina zergatik gertatzen da hau? Nire ustez sozializazioaren zenbait aspektu falta direlako. Haurra jaiotzaren unetik besteen emoziozko zenbait adierazpen hautemateko eta emozio horiek ordezkatzeko gai izango da. Horregatik haur horiek txikitatik arazoak edo afektu gutxi jasan badituzte, denboraren poderioz arazoak izan ahal dituzte. Gaur egun eskoletan jarrera-arazoak gero eta gehiago ematen dira eta horietariko bat eta gure gaiarekin zerikusia duena Bullyina da.

Bullying-en akzioak

Hurrengokoak dira Bullying kasuetan ematen diren agerpen edo akzio arruntenak. Hauek emanda, detektatu ditzakegu honelako arazoak.
  • Eskolako bidean pertsegitu eta zelatatu
  • Kolpekatu, zigortu eta bultzakadak eman
  • Bazterreratzea jolasten dutenean
  • Zurrumurruak eta gezurrak asmatu
  • Barre egin
  • Indarkeriaz beldurraraztu
  • Adarra jo
  • Sexualki jazarri
  • Kirolan edo beste ekitaldian "jolas zikina" egin
  • Objektu pertsonalak lapurtu, gorde edo apurtu
  • Bidegabeko- egozketak egin
  • Informazio garrantzitsua gorde

jueves, 22 de abril de 2010

Bullying-ari buruzko iritzi pertsonala














Bullying-aren arazoa aspaldidanik eskolan dagoen arazo bat da. Hala ere, gaur egun indar handia hartzen ari da, imaigna ezin daitezkeen puntuetaraino.

Arazo honek ondorio latzak izan ditzake, bai hauek jasaten dituen pertsonengan eta beren familiengan eta baita, hau eragiten duten pertsonengan. Ingurukoen lana, bai, familiarena, irakasleena eta lagunena hauei laguntzea izan beharko da, konponezinezko arazo bihurtu baino lehen.

Errotik eta ahalik eta arinen konpondu beharko da eta horretarako hainbat tresna eta metodo daude; egin behar dena horiek ezagutu eta erabiltzea izango litzateke. Badago gaur egun gainera, hainbat zerbitzu arazo honen biktima diren pertsonei laguntzeko sortuak daudenak; informazioa ezagutu, eskatu eta erabili behar dira.

Gainera, guraso eta irakasle direnek ondo ezagutu behar dituzte beren ikasle edo seme-alabak, arazoren bat nabariz gero ahalik eta arinen antzemateko eta konponbidea emateko.


miércoles, 21 de abril de 2010

Haurrek nola ikusi behar dute telebista?

Nola irakatsi haurrei telebista ikusten?

Lehenik gurasoek kontziente izan beharko dira badirela telebistan programazio desegokiak haurrentzako, ondorioz haurrek zer ikusi dezaketen erabaki beharko dute gurasoek.


Gurasoek haurrekin ikusi behar dute telebista eta bide batez, programen inguruan hitz egiteko aukera izango dute.


Haurrei zer den erreala eta zer ez esan behar zaie, jarrerek ondorioak dakartzatela azaldu eta balore onen kontra doazen jarduera guztiak salatu.


Gurasoek haurrek telebistaren aurrean zenbat denbora pasako duten kontrolatuko dute.


Gurasoek programazioa ezagutu behar dute eta programen aurrean iritzi kritikoa eraiki.


Gurasoek ezin dute telebista erabili zaintzaile bat izango balitz, telebistaz gain entretenimendu gehiago daude.


Telebista piztu aurretik zer ikusiko dugun jakin behar dugu.


Telebista itzaltzen ere jakin behar da.


Haurren logeletan ez jarri telebistarik, jarduera hau denen artean egitea egokiagoa da.

Telebistaren bidez ez saritu ezta zigortu haurra


Haurren lo aldiak errespetatu behar dira telebistak ez dezala eragin.


Telebista ezagutza iturria izan daiteke, ondo erabili ezkero.

INVESTIGACIÓN SOBRE LA PRESUNTA NOCIVA DE LA TELEVISION EN EL BULLYING

http://acosomoral.org/documentos/Influencia%20de%20la%20Televisi%F3n%20en.pdf

martes, 20 de abril de 2010

HEDABIDEEK ESKAINTZEN DUTEN INDARKERIA


Garai batean autoritatea zen hezkuntzaren oinarria eta indarkeriaz hezitzen zen bai eskoletan zein etxeetan. Gaur egun metodologiak aldatu dira eta ikaslearen eta haurraren babesa eta ongizateari garrantzia ematen zaio.
Berez pentsa genezake garai bateko indarkeria eta beldurra ez direla eskoletan emango baina errealitatea beste bat da. Zergatik?
Telebistaren aurrean ordu gehiegi egoten dira gure haurrak eta ordu horietan telebistaren bidez hezitzeko eta ikasteko aukera dute, egia esan aukera ona izango litzateke telebistan ematen diren edukiak egokiak izango balira baina ez da horrela. Zer ikusten dute haurrek telebistan?
Hedabideen bidez indarkeria ikusi, sentitu eta barneratzen dute.
Gurasoen ardura da telebistan eta ordenagailuetan ikusten dutena kontrolatzea.