miércoles, 21 de abril de 2010

Haurrek nola ikusi behar dute telebista?

Nola irakatsi haurrei telebista ikusten?

Lehenik gurasoek kontziente izan beharko dira badirela telebistan programazio desegokiak haurrentzako, ondorioz haurrek zer ikusi dezaketen erabaki beharko dute gurasoek.


Gurasoek haurrekin ikusi behar dute telebista eta bide batez, programen inguruan hitz egiteko aukera izango dute.


Haurrei zer den erreala eta zer ez esan behar zaie, jarrerek ondorioak dakartzatela azaldu eta balore onen kontra doazen jarduera guztiak salatu.


Gurasoek haurrek telebistaren aurrean zenbat denbora pasako duten kontrolatuko dute.


Gurasoek programazioa ezagutu behar dute eta programen aurrean iritzi kritikoa eraiki.


Gurasoek ezin dute telebista erabili zaintzaile bat izango balitz, telebistaz gain entretenimendu gehiago daude.


Telebista piztu aurretik zer ikusiko dugun jakin behar dugu.


Telebista itzaltzen ere jakin behar da.


Haurren logeletan ez jarri telebistarik, jarduera hau denen artean egitea egokiagoa da.

Telebistaren bidez ez saritu ezta zigortu haurra


Haurren lo aldiak errespetatu behar dira telebistak ez dezala eragin.


Telebista ezagutza iturria izan daiteke, ondo erabili ezkero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario