martes, 27 de abril de 2010

Arrazoiketa eta portaera morala


Eskolako urteetan zehar haurrek egiten dituzten judizio moralek garapen handi samarra izaten dute. Badaude hainbat datu interesgarri:



  1. Nerabeen artean, delinkuentzia- historala dutenek, eta horrenbestez, egiaztatuto portaera amoralak dituztenek, gutxi aurreratutako arrazoiketak, prekonbentzioalak edo konbentzionalak izan ohi dituzte


  2. Moralitatearen alderdi positiboari helduz, badirudi judizio moralaren mailan aurreratuenak diren haurrek eta nerabeek, oro har , zintzoago jokatzen dutela besteak engaina ditzaketen egoeretan( adibidez puntuazioak faltsifikatzerakoan)


  3. Prosozialagoak direla dirudi, ez hainbeste besteen aldeko ekintza gehiago egiten dituztelako, baizik eta askotan portaera - mota horiek izaten dituztelako bereziki sakrifikatuak diren egoeretan, edo ez epe motzera, ez luzera, trukea aririk espero ez daitekeen egoeretan


  4. Justizia distributiboko dilemen arrazoiketan aurreratuenak diren haurrek arrazoiketa horiekiko koherentziaz jokatzen dutela planteatzen zaizkien dilema errealetan ere, banaketan inplikatutakoen egoera eta balintzak kontuan hartuz.

Haurrek dirudienez moralki jokatzeko gaitasun gero eta handiagoa izateak ez du bermatzen ahal duten guztietan hala jokatuko dutenik

No hay comentarios:

Publicar un comentario