lunes, 26 de abril de 2010

Ikasketa kooperatiboa



Ikasketa kooperatiboa beste eduki kurrikular bat da eta bortizkeria eta bazterkeria saihesteko metodo hau lantzea oinarrizkoa da. Ikasgela modu kooperatibo batean egituratzea, kasu askotan,talde osoarengan esku hartzeak suposatzen du eta pixkanaka- pixkanaka "ikasketa komunitate" bat eratuko da, hau da:
  • Subjektua modu pasibotik protagonista izatera igaroko da( pertsona, hiritarra)
  • Haien artean lan egiten badute eta laguntzen badira xedeak lortzea erraza izango dela konturatuko dira
  • Xede berdin batekin bateratuta daude
Honekin ikusten dugu taldean lan egiten ikastea garrantzitsua dela,baina horretarako bakoitzak taldean ze papera edo rola duen argi eta garbi izan beharko du:
  • Konpromiso pertsonala
  • Elkartasuna
  • Errespetua
  • Errendimendua
  • Gatazkak ebaztea
  • Erabakiak hartzea
  • Elkar ezagutzea, baloratzea, besteen lekuan jartzea...
Taldekatzeari dagokionez, beharrezkoak direla pentsatzen dugu, horrela euren artean lagunduz benetan zailtasunak dituzten ikasleei lagundu ahal izateko.
Ikasketa kooperatiboa lortu ahal izateko, gogoak, ahaleginak eta lan handia berar direla pentsatzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario