jueves, 29 de abril de 2010

Irakasleek ere bullying sufritzen dute.

Batik bat bigarren hezkuntzan irakasleek bere ikasleen erasoak eta indarkeriak sufritzen dituzte. Honek argi eta garbi salatzen du gaur egun geletan dagoen giroa. Irakasle askok klaserik ezin dituztela eman esaten dute eta psikologikoki presio handia dutela diote, gainera kasu batzuetan indarkeria fisikoa sufritzera iritsi dira. Gero eta kasu gehiago ezagutzen dira,alegia geroz eta egoera larriagoa da.
Zer egin nerabeak diren erasotzaile hauekin?.
3.400 irakasleek noizbait mehatxuak jasan dituztela diote. Non gelditu da irakaslearekiko errespetua? Gizarte, gobernu,instituzio, guraso, irakasle eta ikasleek arazo honen aurrean gogor eta aho batez egoera aldatu nahi dugula oihukatu behar dugu, indarkeria erabiltzen duten nerabeak berreskuratu gizarteratze egoki bat izateko. Irakasleek dute bullying arazo hau denon arazoa baita.Gizarteak duen arazoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario