miércoles, 28 de abril de 2010

Bullying-a eragiten duenaren papera

Erasotzailea normalean biolentzia existitzen den familietatik dator, autoestimu baxua du, gurasoak permisiboak dira, ez diete beraien seme-alabei arreta askorik ematen eta orokorrean gaitasun gutxiko ikasleak dira. Eraso hauekin, beraien puntu ahulak ostontzea lortzen dute eta dituzten karentzietaz ez ohartzea.

Normalean, erasotzaileak debilarengana jotzen du; bullying-a jasaten duena ia beti da erasotzailea baino ahulagoa eta normalean defektu edo habilitate faltaren bat izaten du, bullying-aren gehiagrri bihurtuz, adibidez: betaurrekoak dituena, belarri handiak dituena, lodia,… Honekin, erasotzaileak atentzioa izatea eta goragoko maila batean egotea lortzen du edo lortu nahi du, behintzat.

Oso gutxitan nabariko zaio pertsona bati erasotzailea dela, edo bullying-a eragiten duen pertsona dela, normalean nagusien (gurasoen, irakasleen…) aurrean ez baitu jokatuko; beti bere kideen aurrean, horrela bere berdinen artean goragoko maila batetan egotea lortzeko. Gainera, erasotuak eta erasoa ikusi dutenek oso gutxitan hitz egingo dute eta esango duten zer gertatzen den.

3 motatako erasotzaileak aurki ditzakegu:

1.-Erasotzaile inteligentea: Jendearen aurrean egoten badaki, habilitate sozial handiak ditu eta jendea engainatu etamanipulatu dezake.

2.-Inteligentzia gutxiko erasotzailea: Normalean antisozialak dira, eta autoestima eta konfiantza falta handia izaten dute.

3.-Erasotzaile biktima: Berak bullying-a jasaten du eta bullying-a eragiten du bera baino txikiagoengan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario