martes, 27 de abril de 2010

ERASOTZAILEA nola eraso dezake? :

Eraso fisikoa:

1. Larriak diren edota maiz ematen diren eraso fisikoak (bultzadak, ostikadak, ukabilkadak, zangotrabatzeak, koskorrekoak eman …) .
2. Hautsi egiten du, nahaspilatu, besteen gauzak gorde (liburuak, motxilak, eskolako tresneria, arropa …)

3. Bere taldearekin ia beti leku zehatzetan egoten da (komunetako ate ondoan …) zokoratzeko, bidea mozteko …

4. Besteak zirikatu edo estutu, atzetik jarraitu …

Eraso psikologikoa:

1. Momenturo ikaskideren baten akatsak, ekintzak … nabarmentzen ditu.
2. Gelan emandako ikasle batzuen zenbait parte-hartzeak barre eragiten dio edo aurka jartzen da.
3. Txantajeak (ekonomikoak, lanari eta tresneriari dagozkienak …)
4. Kaltegarri izan daitezkeen zurrumurruak zabaldu egiten ditu eta sinesgarritasuna eman ( mugikorrak erabiliz, pintadak, idatzizko mezuak …) .

Hitzezko erasoa:

1. Pribatuan eta publikoki mehatxuak botatzen ditu.
2. Telefonoz mezu erasokorrak edo mehatxatzaileak igortzen ditu. Baita ere mugikorraren bitartez mezu mehatxatzaileak.
3. Irriak, irainak, zapalketak, trufatzeak publikoan.
4. Ikaskide batzuei zuzendutako keinu zatarrak. Eraso soziala.
5. Zehazki eta sistematikoki ikaskide batzuei taldean egoten edo lan egiten ez die uzten.
6. Ikaskide batzuen parte hartzea eta integrazioa indartsu oztopatzen du.

7. Ikaskide batzuk ez ditu aintzat hartzen.
8. Ikaskide batzuk besten aurka jartzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario