miércoles, 28 de abril de 2010

Familia- gatazkak


Familiak zeregin garrantzitsua du pertsonen garapenean.Hainbat mekanismoaren bidez(sariak, zigorrak, imitazioa...) familiak gizabanakoaren ezaugarri psikologikoak moldeatuko ditu.
Familia gatazkatsuari dagokionez, nortasun segurtasun gabekoak edo eskola- bizitzarako arazoen haztegiak izaten dira, eta horrek eragin negatiboa du gizabanakoaren errendimenduan:
  1. Ikasle nahasia sor ditzake
  2. Eskolako arau orori kontra egin
  3. Eskolan errendimendua eskasa izatea
  4. Haien arteko komunikazioa eta lotura afektiboak ahulak edo irregularrak izatea ...
Bullying- aren atzean era askotako arrazoiak daude, fenomeno konplexua baita. Etxean zer nolako giroa duen haurrak, garrantzi handia du.Hala da, gurasoek nahiago izan dute haien seme- alabak erasotzeile izatea biktima izatea baino. Aurreko adibidekin ikus dezakegu etxean jasotzen dena eskolan islatzen dela.

Familia eredua denboraren poderioz aldatzen joan da. Gaur egungo familia, ordea, jada ez da tradizionala. Haurrek eta gazteek gero eta denbora gehiago pasatzen dute bakarrik eta haurren hezkuntza irakasleen esku uzten dute.

Gure aburuz, oinarrizko heziketa,aldiz, familian jaso beharko luke haurrak. Lehen komentatu dugun moduan, gizartean aldaketa handia gertatzen ari da, orduan nor dauka errua? gurasoek? irakasleek? gizartea?...

No hay comentarios:

Publicar un comentario