martes, 27 de abril de 2010

Kasu erreal bat

Jokin Ceberio 14 urteko mutil bat zen. Bere kalbarioa hasi zen gainenan bere beharrak egin zituenean. Handik aurrera bere bizita 90ºra aldatu zen zeren eraso iraunkor baten biktima izaten hasi baitzen.
Hasiera batean erasoak "leunak" ziren baina denboraren poderioz astinketak eta apaldurak bihurtu ziren.
Kurtso osoan zehar, Jokinek asko sufritu zuen eta bere desioa zen kurtsoa lehen bai lehen amaitzea eta amets gaizto horretatik esnatzea.
Bere desioa bete zen baina zoritxarrez berriro amets gaiztoa etorri zitzaion: Kurtso berria.
Kurtsoa hasi zenetik Jokinen kotrako erasoak hasi ziren(horietariko hiru erasotzaile irakasleen semeak ziren). Hain gogorrak ziren jasotzen zituen erasoak ze horietariko batean Jokini hortzetako aparatua apurtu zioten.
Handik aurrera Jokin klasera faltatzen hasi zen . Bueltaka eta bueltaka ibili ostean , azkenean bere gurasoekin hitz egin zuen eta gertatutakoa azaldu zien(erasotzaileen izenak izan ezik) Gurasoek eskatu zioten erasotzaileen izenak esateko baina bera beldur handia zeukanez ez zien ezer esan.
Gurasoek denuntzia bat jartzea pentsatu zuten, baina irakasleek pentsatu zuten hori hobeto zela konpontzea eskola esparruan. Jokinen sufrimendua eta beldurra topera iritzi ziren eta 21 eko egunsentian bizikleta hartu zuen eta Hondarribiko harresitik salto egin zuen.
Faktore asko egon dira Jokinek bere buruaz beste egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario