jueves, 29 de abril de 2010

Irakasleek zer egin bullying-aren aurrean?

Irakasleak hainbat gauzatara adi egon behar dira:

-Ikasleek beraien artean daukaten erlazioa jolasordu eta pasiloetan. Momenturik txarrenak irakasleak aurrean ez daudenean gertatzen baitira.

- Ikasleek komun eta hormetan egiten dituzten irudi eta norbaiti zuzendutako hitz motzekin.

- Klaseko irteeretan parterik ez hartzea.

- Ikasle batzuei klase barruan zuzendutako burla eta barreak.

- Klasera asintentzia falta, beldurra duen seinale bat izan daiteke.

- Desberdinak diren ikasleei adi egon, itxura fisiko edo izakera desberdina edo deigarria dutenenganako bullying-a izan baitaiteke.

- Iraindua izan dela behin eta berriz adierazten duen ikaslea.

- Materiala lapurtu edo behin eta berriz galtzen zaion ikasleari arreta jarri.

- Autoestimuan aldaketa handiak jasaten dituzten ikasleaK; tristezia, ikaslearen ixolamendu pertsonala, konportamendu arraroak, malkoak, ...

- Beste klasekideekin erlazio gutxi edo bat ere ez duen ikasleari arreta jarri.

- Amorru egoera arraroak.

- Errendimendu eskolarraren jaitsiera, kontzentrazio arazoak eta eskola porrota bat-batean etorri zaien ikasleei arreta handia jarri behar zaie ere.

- Gurasoen kexuak jasotzen dituzten ikasleei adi egon, eskolara joan nahi edo eraman nahi ez dituztelako.

Hainbat bide dago ikasle batek bullying-a jasan duela jakiteko, irakasleak egin behar duena da horri arreta jartzea. Oso garrantzitsua da, irakasle batek bere ikasleak ezagutzea, zer sentitzen duten, nolako egoera familiarrean bizi diren, zein den beraien inguru hurbila, lagunak, gaitasunak, etab. Hori dakielarik askoz errazagoa izango zaio bere ikasleetako baten batek bullying-a jasan duela edo ez jakitea.

Irakaslea inplikatu egin behar da eta lan egin arazo hauek ekidin, antzeman eta ondorioak bilatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario