miércoles, 28 de abril de 2010

Biktimari eskaini behar diogun laguntza:

Batzuetan biktimak erasotzailea mehatxatzen ari diola bere anai, arreba edo kide bati esan diezaioke baina hauek beste bati esatea edo zerbait egitea ez dute nahi. Baina ezer ez bada egiten erasotzailea erasotzen jarraituko du.

Lehenengo gauza irakasle batekin hitz egitea izango da. Eskolak eman duen erantzuna eskasa izan bada edo desegokia beste alternatiba edo errekurtso batzuk bilatu.

Biktimari ondo azaldu berak ez duela inongo errurik eta gertatzen ari dena ez dela bidezkoa. Horrelako esaldiak lagungarriak izan daitezke: Ez da zure errua! Arazo honen aurrean ez zaude bakarrik, zurekin gaude…

Erasotzaileari jotzea ez dela irtenbide bat esan, erasotzaileak berriz ere jotzen badio eskolan bertan laguntza eskatzea irakasleari garrantzitsua izango da.

Taldearekin bat egotea sustatu, normalean erasotzailea biktima bakarrik dagoenean erasotzen baitio.

Biktimaren autoestima errefortzatu.

Familiaren ulerkortasuna funtzezkoa izango da.

Laguntza psikologikoa lagungarria eta batzuetan ezinbestekoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario