jueves, 22 de abril de 2010

Bullying-ari buruzko iritzi pertsonala














Bullying-aren arazoa aspaldidanik eskolan dagoen arazo bat da. Hala ere, gaur egun indar handia hartzen ari da, imaigna ezin daitezkeen puntuetaraino.

Arazo honek ondorio latzak izan ditzake, bai hauek jasaten dituen pertsonengan eta beren familiengan eta baita, hau eragiten duten pertsonengan. Ingurukoen lana, bai, familiarena, irakasleena eta lagunena hauei laguntzea izan beharko da, konponezinezko arazo bihurtu baino lehen.

Errotik eta ahalik eta arinen konpondu beharko da eta horretarako hainbat tresna eta metodo daude; egin behar dena horiek ezagutu eta erabiltzea izango litzateke. Badago gaur egun gainera, hainbat zerbitzu arazo honen biktima diren pertsonei laguntzeko sortuak daudenak; informazioa ezagutu, eskatu eta erabili behar dira.

Gainera, guraso eta irakasle direnek ondo ezagutu behar dituzte beren ikasle edo seme-alabak, arazoren bat nabariz gero ahalik eta arinen antzemateko eta konponbidea emateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario