miércoles, 28 de abril de 2010

IKASKIDEEN ARTEKO GEHIEGIKERIEN GAINEKO GALDETEGIA (12 urtetik gorakoendako)

Izaera anonimoa duen galdetegi honek ikasleen artean egon daitezkeen biktimizazio eta gehiegikeria egoerak detektatzea du xede. Galdera bakoitzean erantzun bakar bat eman behar da.
Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
Mutila naiz ______ neska naiz _______ Ikasgela:________

BIRIBIL BATEZ INGURA EZAZU ERANTZUN BAT GALDERA BAKOITZEKO

1. Norekin bizi zara?
a. Aitarekin eta amarekin
b. Bietako batekin
c. Beste senide batzuekin
d. Ikasle-egoitza batean edo bestelako tokiren batean

2. Nola sentitzen zara etxean?
a. Gustura, ongi moldatzen naiz familiakoekin
b. Normal, ez ongi ez gaizki
c. Ez nago gustura
d. Gaizki tratatzen naute

3. Nola sentitzen zara ikastetxean?
a. Oso ongi
b. Normal, ongi
c. Batzuetan gaizki pasatzen dut
d. Oso gaizki, ez zait gustatzen

4. Ikastetxera joateko beldurrik izan duzu?
a. Inoiz ez
b. Noizean behin
c. Batzuetan, azken asteetan hiruzpalautan baino gehiagotan
d. Ia egunero

5. Batez ere zerk ematen dizu beldur?
a. Ez dut beldurrik izaten
b. Irakasleren batek
c. Ikaskideren batek edo batzuek
d. Klaseko lanak, nola egin behar den ez jakiteak
e. Beste zerbaitek....




6. Nola konpontzen zara ikaskideekin?
a. Ongi konpontzen naiz eta lagun min asko ditut
b. Ikaskide dezenterekin konpontzen naiz ongi, baina ez dut lagun minik
c. Bi edo hiru lagunekin konpontzen naiz ongi
d. Apenas dudan lagunik

7. Zure ustez, nola tratatzen zaituzte irakasleek, oro har?
a. Oso ongi
b. Normal, ongi
c. Hala-hola, ez ongi, ez gaizki
d. Gaizki

IKASLEEN ARTEKO GEHIEGIKERIEN GAINEAN

8. Ikasturtea hasi denetik isolatua edo baztertua sentitu zara?
a. Inoiz ez
b. Noizbait
c. 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia egunero, ia beti

9. Zure ustez, ikaskideren batek gehiegikeriaren bat egin du zurekin, mehatxatu zaituzte, gaizki tratatu zaituzte ikasturtea hasi zenetik?
a. Inoiz ez
b. Noizbait
c. 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia egunero, ia beti

10. Noiztik gertatzen dira halakoak?
a. Ez dira nirekin sartzen, ez naute baztertzen eta ez naute gaizki tratatzen
b. Duela gutxitik, duela aste pare batetik
c. Ikasturtea hasi zenetik
d. Aspalditik egiten dute, gutxienez ere joan den urtetik

11. zu nola sentitzen zara halakoetan?
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Berdin zait, paso egiten dut
c. Ez zait gustatzen, nahiago nuke gertatuko ez balitz
d. Gaizki, ez dakit zer egin halakorik gerta ez dadin

12. Nola zirikatzen dizute? Modu jakinen batean zirikatzen badizute, seinala ezazu erantzun bakarra atal bakoitzean
a. Ez dira sartzen
b. Iraindu egiten naute edo gaitzizenak jartzen dizkidate edo burla egiten didate
c. Jo egiten naute edo ezkutatu egiten naute edo gauzak kentzen dizkidate edo gauzak lapurtzen dizkidate
d. Ez didate kasurik egiten edo mehatxatu egiten naute edo xantaia egiten didate




13. Non dago zuri zirikatzen dizuna? adieraz ezazu bat, maizen gertatzen dena
a. ez didate zirikatzen
b. nire ikasgelan
c. ez dago nire ikasgelan, baina nire kurtsokoa da
d. beste kurtso batekoa da

14. Neska ala mutikoa da zurekin sartzen dena? Bakar bat seinalatu
a. Ez dira nirekin sartu
b. Mutiko bat edo mutiko batzuk
c. Neska bat edo neska batzuk
d. Mutilak eta neskak
e. Mundu guztia

15. Ikastetxeko zein lekutan sartzen dira zurekin? aipa ezazu ohikoena.
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Jolastokian
c. Komunetan
d. Jantokian
e. Ikasgelan
f. Edozein lekutan

16. Horri buruz aritzen zara norbaitekin? kontatzen diozu norbaiti gertatzen zaizuna?
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Lagun bati edo batzuei
c. Nire familiari
d. Irakasleei

17. Esku hartzen du norbaitek holakoetan laguntzeko? aipa ezazu erantzun bakarra ondoko atalean.
a. Ez dira nirekin sartzen
b. Bai, lagun batek edo neska-mutiko batzuek
c. Bai, irakasleren batek, gurasoren batek edo beste helduren batek.
d. Ez du inork esku hartzen

18. Eta zuk, ikaskideren bat zirikatzen duzu edo gaizki tratatzen duzu?
a. Inoiz ez naiz inorekin sartu
b. Noizbait
c. Ikasturte hasieratik 4 alditan baino gehiagotan
d. Ia-ia egunero.

19. Zu norbaitekin sartzen zarenean, zer egiten dute ikaskideek?
a. Ez naiz inorekin sartzen
b. Deus ez.
c. Arbuiatzen naute, ez zaie gustatzen
d. Animatu egiten didate, taldearekin bat egiten dute.





20. Zer irizten diezu beste batzuek zirikatu eta gaizki tratatzen dituzten ikasleei?
a. Oso gaizki iruditzen zait hori egitea
b. Normala iruditzen zait
c. Ikaskide batzuekin hori egitea ulertzen dut
d. Merezi badute, ulertzen dut hori egitea
e. Oso ongi egiten dute

21. Zuk ikaskideren bat larderiatzen edo gaizki tratatzen baduzu, zergatik egiten duzu?
a. Ez naiz inorekin sartzen.
b. Adarra jotzeko
c. Beste batzuek niri ere egiten didatelako. nauelako
d. Ahulagoa edo bestelakoa delako
e. Ahulagoa edo desberdina delako


22. Nola sentitzen zara ikaskide bat larderiatzen duzunean?
a. Ez dut inor zirikatzen
b. Ongi sentitzen naiz neure buruarekin
c. Ikaskideek miresten nautela sentitzen dut
d. Beraiek baino gogorragoa naizela sentitzen dut
e. Bera baino hobea sentitzen naiz

23. Aukera izanik, zure ustez zerorrek ere mehatxatzen edo gaizki tratatzen ahal duzu ikaskide bat?
a. Inoiz ez dut egiten, eta ez nuke eginen
b. Hori egiten duen talde batean banengo, hala eginen nuke
c. Ziurrenik, zirikatzen banau
d. Uste dut eginen nukeela
e. Ziur eginen nukeela

24. Zer egiten duzu zuk ikaskide batekin asko sartzen direnean?
a. Egoera geldiarazteko sartzen naiz
b. Pertsonaren bati ematen diot horren berri (familiakoak, irakasleak, beste batzuk)
c. Ez dut deus egiten, nahiz eta zerbait egin beharko nukeen
e. Ez dut deus egiten, ez da nire arazoa
e. Neu ere sartzen naiz

25. Ikasturtea hasi denetik, talde edo ikaskideren batekin egin duzu bat, beste norbait zirikatzeko?
a. Ez dut inor zirikatu
b. Behin edo birritan
c. Batzuetan
d. Ia egunero

No hay comentarios:

Publicar un comentario