miércoles, 5 de mayo de 2010

Bullying - Istorio erreal bat

Bullying-ari buruzko bideo interesgarri bat duzue hemen:

Egin klik hemen.

Bertan esaten den moduan: "Hazte oir", "Denuncialo", "Cuentalo", "No te quedes parado"...

Ez ezazue bullying-a onartu; ikusten duzuen lehen momentutik nagusi bati konta iezaiezu! Ez dezala bulling-ak aurrera egin soluziorik ez duen arazo bihurtu baino lehen.

ZURE ESKUETAN DAGO honi aurre egitea!!!

martes, 4 de mayo de 2010

Eskolak duen zer ikusia

Eskola arrazoiak
Edozein eskoletan eman daiteke bullyina, bai publiko zein pribatuetan. Hala ere, jakitun askok diotenez zenbat eta eskola handiagoa izan, probabilitate gehiago daude horrelako jokaerak ematea. Bigilantzia eta kontrola ere ezinbestekoa da, hauek ez daudenean ematen baita batik bat. Pasiloetan beti egon behar da norbait zaintzen, irakasle edo zaintzaileren bat, ikasleak kontrolatzeko, beraien jokaeretaz ohartzeko…
Errespetu falta, iraina, mehatxuak edota bazterketak biolentziara eraman dezakete ikaslea. Eskola ez da bakarrik irakasteko eta hezitzeko baizik eta, gizarteratze egoki bat erakutsi behar digu.

Bullying: Argitalpenak

Bullying-ari buruz dauden zenbait liburu interesgarri:

1.-Bullying. Acoso Escolar.
Rosa Serrate.

Bullying-a jasaten duten haurren gurasoei ez ezik, gizarte osoak bullying-ari aurre egiteko hainbat pausu ematen ditu, izan ere Rosa Serrateren ustez "bullying-ak mundu guztiari eragiten dion fenomenoa da". Bullying-aren kausa, ondorio, antzemateko pausu, ekintza baliagarri, etab-rri buruzko informazioa emango du.

2.-SOS bullying. Prevenir el acoso escolar y mejorar la convivencia. Ferran Barri.

Espainiar hezkuntza sistemak duen egoeraz hitz egiten digu; bertan sortzen diren hainbat eta hainbat problematikari buruz ere. Liburu honetan bullying-ari buruz hitz egiten du.

3.-Bullying. El acoso escolar. William Voors.

Bullying-a jasaten duten haurren gurasoentzako gidatutako liburua. Norberaren haurra, bullying-aren biktima den ala ez igartzeko pausuak ere ematen dira.

4.-Acoso Escolar ¡no!. Aprende a decir ¡no!. Sthepanhie Duval, Manu Boisteau.

Hainbat argibide eta aholku ematen dizkie ikasleei bullying kasu batean nola lan egiteko.



Komunikabideen eragina

Komunikabideek, eta batez ere telebistak, uneoro biolentzia erakusten digu, bai erreala (teleberria) eta baita irreala ere (pelikula eta serieak), eta horregaitik haur eta gazteen arteko biolentziaren iturri nagusienetakoa kontsideratuta daude hauek.

- Telebistan eta komunikabideetan, orokorrean haurrek ikusten dituzten konportamenduak, era zuzen batean eragiten dio honen konportamendu errealari ere, eta horregaitik, haurrak telebistako biolentziaren aurrean babestu behar dira edo telebista heziketarako baliabide bezala erabili.

- Telebistaren influentziak epe luzera, haurrak izan dituen erlazioetan eragina du, bere ingurua horren arabera interpretatzen baitu. Horregatik biolentzia ez da ikasle guztiengan garatzen, telebistako biolentziara era berdin batean agerian egon arren.

- Biolentziara esposaketa handiak, habituazioa sor dezake, zerbait normala delakoa kontsideratu arte eta horrek biktimenganako enpatia jaitsi dezake. Garrantzitsua da haurrengan biolentziarenganako erreflekzioa sortzea; inguratzen gaituen biolentziarenganakoa.

- Teknologia audiobisualen erabilera ikasgela batetan biolentzia prebenitzeko hezkuntza baliabide garrantzitsu bat izan daiteke.

Komunikabideak, eta batez ere, telebista oso mingarriak izan daitezke haurrarentzako, beraz, oso garrantzitsua da horiek ondo erabiltzea. Gurasoa adi egon beharko da, bere umea zer ikusten ari den jakitean eta ahalik eta gehienetan programa edukatiboak jarri.

lunes, 3 de mayo de 2010

Bullying-a nola ekidin

Nola ekidin Bullying-aren biktima bihurtzea? Zer egin dezake ikasle batek jada bullying-aren biktima bada? Hemen aurkezten dira zenbait pausu bullying-a ekiditeko.

1. Kasurik ez egin bullying-a eragiten dutenei. Bully-k (erasotzaileak) erantzuten dionari atakatzen dio, ez ignoratzen dionari.

2. Erantzutera behartuta bazaude esaiozu: EZ naiz uste duzuna. Edo bestela broma batekin erantzuiozu.

3. Laguntza eskatu gurasoie, irakasleari edo konfiantza diozun nagusi bati. Laguntza handia eskain dezakete. Eta arriskuan bazaude korrika egizu. Ihes egitea ez da koldarren gauza; zure burua babesteko modua baizik.
4. Argitara eman arazo hau eta hitz eginzazu zure gurasoekin, irakasleekin edo eskolako zuzendariarekin.

5. Gurasoekin arazo honi buruz hitz egin eta beharrezkoa bada, esaiezu eskolara joan nahi ez duzula eta horren zergaitia.

6. Txiste, burla edo bromak jaso badituzu egin itzazu zure ingurutik bizi den jendearen lagun, eskolara arte lagunduko dizutenak, bullying-ak irauten duen bitartean behintzat. Edozein kasutan, ez zaitez bakarrik ibili.

7. Ez zaitez erasotzailearengandik hurbil egon eta eziozu kasurik egin. Ez ezazu beragan konfiatu.

8. Eska ezazu zure eskolan web gune bat egotea non zure bizipenei eta beste hainbat ikaslek bere bizipenei buruz era anonimoan idatziko duten.

9. Saia zaitez, kurtso bakoitzean aditu bat etortzea hitzaldi bat ematera eta bullying-aren inguruan gehiago dakien bati entzutea. Berak ere asko lagun zaitzake.

domingo, 2 de mayo de 2010

Bullying-a antzemateko zenbait pausu

Bulling-a, behiz eta berriz esaten ari garen moduan, tratu txarrak ematerakon sortzen dela esan dezakegu.

Hemen bullying-a antzematko puso batzuk erakuts nahi dizkizuegu, haurra ez da baztertua egon behar, haurrarengan zerbait arraroa ikusten dugun momentutik zer gertatzen zaion jakitea ezinbestekoa da, horregaitik zer egiten duuen, bere portaera zer nolakoa den, nola konportatzen den, lagunekin zelan dagoen... ikustea ezinbesteko litzateke.

irakurri ahal izan dugun moduen, bullinean hiru pertsonak hartzen dute parte:
- akosatzailea
- biktima
- ikuslea, partehartzailea. akosatzailearen gogorgarria


Hemen usten dizuegu bullina antzemateko link bat:
http://haizeahh.blogspot.com/2007/05/blog-post_02.html

sábado, 1 de mayo de 2010

Hamar aholku ziberbullying-aren kontra:

• Ez erantzun probokazioei, 100eraino zenbatu eta beste gauza batean pentsatu.
• Sarean edukazioz portatu. Erabili Netiqueta
• Molestatzen bazaituzte konexioa eten ezazu eta laguntza eskatu.
• Ez itzazu datu pertsonalik eman. Babestuago sentituko zara horrela.
• Ez egin sarean aurrez aurre ez zenukeena egingo
• Erasotzen bazaituzte dituzun frogak gorde.
• Zerbitzu online bat erabiltzea molestatzen bazaituzte, bere gestoreari laguntza eskatu.
• Ez ezazu pentsa pantailaren beste aldean egoteak segurtasun osoa ematen dizunik.
• Erasotzen ari denari delitu bat egiten ari dela ohartarazi.
• Mehatxuak larriak badira premiaz eska ezazu laguntza.