jueves, 13 de mayo de 2010

Eskola Erasoa


Esan daiteke “eskola eraso” egoera batean gaudela honako hau ematen denean:

  • Seme-alabek, denbora batez, behin eta berriro, beste ikasleengandik jarduera negatiboak jasaten dituztenean.

  • Era berean “eskola eraso” egoera baten aurrean egongo gara seme-alabek beste ikasle bati, denbora batez, behin eta berriro jarduera negatiboak jasanarazten diotenean.

Honako adierazpenak “jarduera negatibotzat” jo daitezke:

  • Gizarte kanporatzea eta baztertzea: norbait alde batera utzi (pasiboa) edo parte hartzen ez utzi (aktiboa).

  • Ahozko Erasoa: norbait iraindu (zuzena), norbaiten gaizki esaka ibili (zeharka).

  • Zeharkako eraso fisikoa: norbaiti gauzak ezkutatu, gauzak apurtu, gauzak lapurtu.

  • Zuzeneko eraso fisikoa: norbait jo.

  • Mehatxua: norbaiti mehatxua egin beldurtzeko, gauzak egitera behartu.

  • Sexu erasoa.

“Eskola eraso” egoeretan, jarduera negatibo hauen erabileratik aurrera, gehienetan, ikaslearengan, batez ere botere fisiko, psikologiko eta sozialeko desoreka bat sortzen da. Hori guztia asmo eta modu iraingarrian adierazten da, eta denboran behin eta berriro errepikatzen da eta, horrenbestez, biktimarengan etorkizuneko erasoak jasatearen pentsamendua sortarazten du.

Askotan, egoera hauek inor konturatu gabe ematen dira eskoletan eta oso kaltegarriak izan daitezke jasaten ari direnarentzat, gehienetan, isilunean eta bakardadean eramaten baitituzte. “Jarduera negatibo” hauek dakartzan ondorio negatibo batzuk hauek dira:

  • Biktimarentzat: eskola porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, atsekabea, antsietatea, nortasun arazoak...

  • Erasotzailearentzat: etorkizuneko delituzko jarrera baten hastapenak izan litezke, erasoan oinarrituta boterea lortzen ikas dezake, gizartean jarduera iraingarriak onartzen eta saritzen dituztela sinets dezake.

  • Ikusten duten ikaskideentzat: bidegabekeriaren aurrean jarrera pasiboa eta atsegina sor dezake

Noiz EZ da eskola-jazarpena?:

  • Ezin dira eskola-jazarpena eta ikasleen arteko harremanetan egoten diren gorabeherak nahastu. Batez ere, nerabezaro aurrean eta nerabezaroan.

  • Gatazkak, harreman txarrak eta jarrera edo diziplina arazoak “traba” egiten duten fenomenoak dira, baina beti ez dira egiazko jazarpenak izaten, nahiz eta egoki konpontzen ez badira jazarpena ekar dezaketen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario