miércoles, 5 de mayo de 2010

Eskola Biolentzia gogorragoa teknologia berrien eraginez




Bullying-a urte asko eta askotan beti hor egon den arazo larri bat da, baina askotan tapatuta eta isilean eramaten zen.

Gaur egun, teknologia berrien etorrerarekin bullying-aren arazoa geroz eta gogorragoa eta latzagoa bihurtu da. Telefono mugikorrak, telebista, internet, etab-ek eragin handia izan dute ikasle hauengan.

Erasoetako asko telefono mugikorrez grabatzen dira eta gero internet bidez mundu guztiari bidaltzen zaio. Eta nire galdera da: Zer da txarragoa erasotzaile izan edo eraso hauek onartu, grabatu eta mundu guztiari pasatzea? Zuzenean erasorik egiten ez badiote ere, hauek ere bullying-aren parte dira, izan ere, hau onartu, grabatu, honetaz barre egin, mundu guztiari internet bidez pasatu, etab. egiten dutelako.

Kontu handia izan behar da teknologia berri hauekin oso arma gogorra eta mingarria izan ahal direlako. Gure haurra edo ikaslea zeren aurrean jartzen dugun eta zer ikusten dagoenari adi egon beharko gara eta biolentziarik grabatzen eta ikusten ez utzi.


No hay comentarios:

Publicar un comentario