
Edozein adinetan ikasi ditzakete umeek gatazkak konpontzeko oinarrizko arauak.
Umeek arazo bat konpondu ahal izan baino lehenago, bi aldagai hartu behar dituzte kontutan:
-Haien haserrea
-Bestearekin komunikatzeko moduaHeldua da aldagai horiek gobernatzeko jokabide-eredua.
1. Haserrea gobernatzea
Guztiok haserretzen gara, era desberdinetan erreakzionatzen dugu, baina guztiok ez dakigu gure haserrea oihurik eta indarkeriarik gabe gobernatzen.
Estrategiak. Helduak hau egin behar du:
- Umea lasaitu. Garrantzitsuena lasaitzea da, hobeto pentsatu ahal izateko.
- Bere gorputza entretenitu.
- Bere adimena entretenitzea bere sentimenduak adierazteko.
- Egoeratik leku lasai batera aldendu.
2. Era egokian komunikatzea
1. Pausoa: Entzutea:
- Umeari begiratzea bere hitzei arreta jartzeko.
- Ez utzi begiratzeari eta ez egin ezikusiarena.
- Hitz egiten bukatzen utzi helduak txanda hartu baino lehen.
- Ez moztu eta ez esan oker dagoenik.2. Pausoa: Azaltzea:
- Errepikatu umeak esan duena, entzun zaiola ikusiko baitu
- Honela hasi: “badirudi honela sentitzen ari zarela...”3. Pausoa: Partekatzea:
- Umeari esan heldua nola sentitzen den eta zergatik.
- Arreta jarri gertatu diren gauzetan, umea iraindu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario