jueves, 6 de mayo de 2010

Irakasle bezala tutoretza orduetan taldearen ongi moldatzea sustatu ahal digu:

Tutoretza orduak egokiak izan daitezke, haurren behar, arazo, sufrimendu, sentimendu... plazaratzeko. Gizarte honetan ez digute irakatsi gure sentimenduak ere errespetatu behar direla eta poza adieraztea, haserrea, gaizkiegona, tristezia, haserrea adieraztea bezain garrantzitsua da.

Haurrek askotan zer gertatzen zaien ez dakite baina bere jarreran du islara. Irakaslea klasean sartzean zer moduz dauden galdetuko du eta askotan ondo esaten dute modu mekaniko batean, haratago joan behar gara.

Ipuinak tutoretza orduan erabili ditzakegu, ipuinaren bidez haurrak eguneroko egoera batean jarriz zer egingo lukeen galdetuko diogu eta garrantzitsuena egoeran zehar zer sentitu duen eta zer etorri zaion burura adieraztea eskatuko diogu. Pixkanaka sentimenduei tartea eta garrantzia emanez hitzen bidez arazo eta gatazkak konpon daitezkeela ikusiko dute eta garrantzitsuena gaizki sentiarazten duen korapiloak askatzeko behar dituzten mekanismoak barneratzen joango dira.
helburua gizartean eta taldean ibiltzen jakitea.

Merkatuan badira liburu nahiko lanketa hau gelan burutzeko:

.Cuentos para sentir
.Hoy me siento tonta y otros estados de ánimo

No hay comentarios:

Publicar un comentario