martes, 4 de mayo de 2010

Komunikabideen eragina

Komunikabideek, eta batez ere telebistak, uneoro biolentzia erakusten digu, bai erreala (teleberria) eta baita irreala ere (pelikula eta serieak), eta horregaitik haur eta gazteen arteko biolentziaren iturri nagusienetakoa kontsideratuta daude hauek.

- Telebistan eta komunikabideetan, orokorrean haurrek ikusten dituzten konportamenduak, era zuzen batean eragiten dio honen konportamendu errealari ere, eta horregaitik, haurrak telebistako biolentziaren aurrean babestu behar dira edo telebista heziketarako baliabide bezala erabili.

- Telebistaren influentziak epe luzera, haurrak izan dituen erlazioetan eragina du, bere ingurua horren arabera interpretatzen baitu. Horregatik biolentzia ez da ikasle guztiengan garatzen, telebistako biolentziara era berdin batean agerian egon arren.

- Biolentziara esposaketa handiak, habituazioa sor dezake, zerbait normala delakoa kontsideratu arte eta horrek biktimenganako enpatia jaitsi dezake. Garrantzitsua da haurrengan biolentziarenganako erreflekzioa sortzea; inguratzen gaituen biolentziarenganakoa.

- Teknologia audiobisualen erabilera ikasgela batetan biolentzia prebenitzeko hezkuntza baliabide garrantzitsu bat izan daiteke.

Komunikabideak, eta batez ere, telebista oso mingarriak izan daitezke haurrarentzako, beraz, oso garrantzitsua da horiek ondo erabiltzea. Gurasoa adi egon beharko da, bere umea zer ikusten ari den jakitean eta ahalik eta gehienetan programa edukatiboak jarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario