martes, 4 de mayo de 2010

Eskolak duen zer ikusia

Eskola arrazoiak
Edozein eskoletan eman daiteke bullyina, bai publiko zein pribatuetan. Hala ere, jakitun askok diotenez zenbat eta eskola handiagoa izan, probabilitate gehiago daude horrelako jokaerak ematea. Bigilantzia eta kontrola ere ezinbestekoa da, hauek ez daudenean ematen baita batik bat. Pasiloetan beti egon behar da norbait zaintzen, irakasle edo zaintzaileren bat, ikasleak kontrolatzeko, beraien jokaeretaz ohartzeko…
Errespetu falta, iraina, mehatxuak edota bazterketak biolentziara eraman dezakete ikaslea. Eskola ez da bakarrik irakasteko eta hezitzeko baizik eta, gizarteratze egoki bat erakutsi behar digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario