lunes, 3 de mayo de 2010

Bullying-a nola ekidin

Nola ekidin Bullying-aren biktima bihurtzea? Zer egin dezake ikasle batek jada bullying-aren biktima bada? Hemen aurkezten dira zenbait pausu bullying-a ekiditeko.

1. Kasurik ez egin bullying-a eragiten dutenei. Bully-k (erasotzaileak) erantzuten dionari atakatzen dio, ez ignoratzen dionari.

2. Erantzutera behartuta bazaude esaiozu: EZ naiz uste duzuna. Edo bestela broma batekin erantzuiozu.

3. Laguntza eskatu gurasoie, irakasleari edo konfiantza diozun nagusi bati. Laguntza handia eskain dezakete. Eta arriskuan bazaude korrika egizu. Ihes egitea ez da koldarren gauza; zure burua babesteko modua baizik.
4. Argitara eman arazo hau eta hitz eginzazu zure gurasoekin, irakasleekin edo eskolako zuzendariarekin.

5. Gurasoekin arazo honi buruz hitz egin eta beharrezkoa bada, esaiezu eskolara joan nahi ez duzula eta horren zergaitia.

6. Txiste, burla edo bromak jaso badituzu egin itzazu zure ingurutik bizi den jendearen lagun, eskolara arte lagunduko dizutenak, bullying-ak irauten duen bitartean behintzat. Edozein kasutan, ez zaitez bakarrik ibili.

7. Ez zaitez erasotzailearengandik hurbil egon eta eziozu kasurik egin. Ez ezazu beragan konfiatu.

8. Eska ezazu zure eskolan web gune bat egotea non zure bizipenei eta beste hainbat ikaslek bere bizipenei buruz era anonimoan idatziko duten.

9. Saia zaitez, kurtso bakoitzean aditu bat etortzea hitzaldi bat ematera eta bullying-aren inguruan gehiago dakien bati entzutea. Berak ere asko lagun zaitzake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario