jueves, 13 de mayo de 2010
Haurraren bakardadea ekiditzeko proposamenak
Hau aldatzearren eta bizitza familiarra eta laboralaren arteko oreka egokiagoa izan dadin gure ustez:
Familiei laguntza gehiago eskaini behar zaie
Amatasuna ez izatea emakume langilearentzako oztopo bat.
Lan ordutegi flexibleago bat eskaintzea enpresetan haurraren zaintza egokia izateko.
Emakumearen eta aitaren eginkizunak orekatuagoak izateko sustapenak garatu.
Gatazka bat konpontzeko pausuak

Edozein adinetan ikasi ditzakete umeek gatazkak konpontzeko oinarrizko arauak.
Umeek arazo bat konpondu ahal izan baino lehenago, bi aldagai hartu behar dituzte kontutan:
-Haien haserrea
-Bestearekin komunikatzeko moduaHeldua da aldagai horiek gobernatzeko jokabide-eredua.
1. Haserrea gobernatzea
Guztiok haserretzen gara, era desberdinetan erreakzionatzen dugu, baina guztiok ez dakigu gure haserrea oihurik eta indarkeriarik gabe gobernatzen.
Estrategiak. Helduak hau egin behar du:
- Umea lasaitu. Garrantzitsuena lasaitzea da, hobeto pentsatu ahal izateko.
- Bere gorputza entretenitu.
- Bere adimena entretenitzea bere sentimenduak adierazteko.
- Egoeratik leku lasai batera aldendu.
2. Era egokian komunikatzea
1. Pausoa: Entzutea:
- Umeari begiratzea bere hitzei arreta jartzeko.
- Ez utzi begiratzeari eta ez egin ezikusiarena.
- Hitz egiten bukatzen utzi helduak txanda hartu baino lehen.
- Ez moztu eta ez esan oker dagoenik.2. Pausoa: Azaltzea:
- Errepikatu umeak esan duena, entzun zaiola ikusiko baitu
- Honela hasi: “badirudi honela sentitzen ari zarela...”3. Pausoa: Partekatzea:
- Umeari esan heldua nola sentitzen den eta zergatik.
- Arreta jarri gertatu diren gauzetan, umea iraindu gabe.
Prebentzioa:

Seme-alaben heziketan oinarrizko printzipio orokor batzuk existitzen direla kontuan hartu behar ditugu, portaera disruptiboak prebenitzeko eta seme-alaben gizarteratzeari bide emateko helburuarekin:
Bere gaitasun onak baloratu, gogorarazi eurengan egokia den guztia baloratzen duzuela, honela autoestimua indartuko da.
Entzunez laguntza eta segurtasuna eman, beraien premiekiko interesak adierazi.
Saiatu euren buruak ahalik eta gehien garatzen. Ez babestu, baizik eta euren eskubideak eta betebeharrak adinaren arabera egokitu. Utzi euren ikaskideekin izandako arazoei gaitasunen arabera aurre egiten, eta eskua sartu arriskuan egon daitezkeenetan.
Etxean zuen hitzekin irakaslearen figura errespetatu, hartara gure seme-alabei hura errespetatzen.
Seme-alaben sozializazioa bultzatu, jarrera arazotsuak ekiditen dira.
Gurasoak seme-alabentzako eredu dira eta horregatik, etxe barruko ekintzek bat etorri behar dute seme-alabei esaten zaienarekin.
Seme-alabak erasotzailea denerako estrategiak
- Ez da gomendatzen bere jarrera negatiboak onartzea “umeak holakoak dira” esanez.
- Gogoratu behar zaie mehatxua inoiz ez dela positiboa biktimaren konfiantza murrizten duelako.
- Seme-alabaren komunikazioa bilatu. Giroa konfiantzazkoa bada komunikazioari bide emango dio arazoren bat izanez gero.
- Seme-alabari ahalik eta denbora gehien dedikatu. Denbora hori positiboki baloratuko du eta egokitze-portaerak ikasten lagunduko dio.
- Irakatsi eroso sentiarazten ez dien egoeren edo pertsonen aurrean erantzun irainkorrik ez ematen, errespetuz hitz egiten, jolasteko beste toki bat bilatzen, lagunekin elkartzen Gogorarazi desberdinak garela, ez hobeak ez okerragoak eta desberdintasun horiek onartzen ikasiz gero besteak errespetatuko dituela eta besteek errespetatuko dutela.
Haurrek maitasuna eta kontaktu fisikoa behar dute.
Haurrak beranduago edukitzen dira, gure bizitza profesionalak lehentasuna baitu, lan asko egiten dugu dirua izateko ondoren kontsumoaren paradisuan sartzeko.
Bizitzeko filosofia honetan maitasuna eta kontaktu fisikoa ez du tokirik.
Garaia da bizi modua aldatzeko ez duzu uste?
Sistema ez duela funtzionatzen argi dago aldaketa bat behar dugu, maitasuna eta kariñoa dagoen mundu bat sor diegu munduko haur guztiei. Maitasunean hezten baditugu indarkeria maila txikiagoa izango da.
Eskola Erasoa

Esan daiteke “eskola eraso” egoera batean gaudela honako hau ematen denean:
Seme-alabek, denbora batez, behin eta berriro, beste ikasleengandik jarduera negatiboak jasaten dituztenean.
Era berean “eskola eraso” egoera baten aurrean egongo gara seme-alabek beste ikasle bati, denbora batez, behin eta berriro jarduera negatiboak jasanarazten diotenean.
Honako adierazpenak “jarduera negatibotzat” jo daitezke:
Gizarte kanporatzea eta baztertzea: norbait alde batera utzi (pasiboa) edo parte hartzen ez utzi (aktiboa).
Ahozko Erasoa: norbait iraindu (zuzena), norbaiten gaizki esaka ibili (zeharka).
Zeharkako eraso fisikoa: norbaiti gauzak ezkutatu, gauzak apurtu, gauzak lapurtu.
Zuzeneko eraso fisikoa: norbait jo.
Mehatxua: norbaiti mehatxua egin beldurtzeko, gauzak egitera behartu.
Sexu erasoa.
“Eskola eraso” egoeretan, jarduera negatibo hauen erabileratik aurrera, gehienetan, ikaslearengan, batez ere botere fisiko, psikologiko eta sozialeko desoreka bat sortzen da. Hori guztia asmo eta modu iraingarrian adierazten da, eta denboran behin eta berriro errepikatzen da eta, horrenbestez, biktimarengan etorkizuneko erasoak jasatearen pentsamendua sortarazten du.
Askotan, egoera hauek inor konturatu gabe ematen dira eskoletan eta oso kaltegarriak izan daitezke jasaten ari direnarentzat, gehienetan, isilunean eta bakardadean eramaten baitituzte. “Jarduera negatibo” hauek dakartzan ondorio negatibo batzuk hauek dira:
Biktimarentzat: eskola porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, atsekabea, antsietatea, nortasun arazoak...
Erasotzailearentzat: etorkizuneko delituzko jarrera baten hastapenak izan litezke, erasoan oinarrituta boterea lortzen ikas dezake, gizartean jarduera iraingarriak onartzen eta saritzen dituztela sinets dezake.
Ikusten duten ikaskideentzat: bidegabekeriaren aurrean jarrera pasiboa eta atsegina sor dezake
Noiz EZ da eskola-jazarpena?:
Ezin dira eskola-jazarpena eta ikasleen arteko harremanetan egoten diren gorabeherak nahastu. Batez ere, nerabezaro aurrean eta nerabezaroan.
Gatazkak, harreman txarrak eta jarrera edo diziplina arazoak “traba” egiten duten fenomenoak dira, baina beti ez dira egiazko jazarpenak izaten, nahiz eta egoki konpontzen ez badira jazarpena ekar dezaketen.
miércoles, 12 de mayo de 2010
AHOLKUAK:
- erne egotea eta zerbait arraoa ikusiz gero moztea
- informazioa trukatzea
- Serioak izatea. Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" edota antzerakoak... Jolasten badaude ondo pasatzen daude, baina ikaskidea sufritzea bada helburu, hori jada ez da jolasa. Muga bat da, eta ze egin pentsatzen astekoordua.
Gurasoentzako:
- beste haurrei buruzko hitz txarrik ez erabiltzea
- seme-alabek talde desberdinetan ibiltzen jakin bhar dute
- balioak errespetatzen jakitea
- komunikazioa egotea, semea edo alabarekin erlazio bat egotea, erasotzaileak zein ufritzen dagoenak ez baitu ezer kontatzen.
Ikasle ersotuarentzako:
- ikaskideek esadako hitzei kasurik ez egitea, errudun ez sentiarazteko
- hitzekin ez identifikatzea
- tutorearekinhitz egitea
- ez erantzuteairain batekin
Bullying, mobbing (lanean ere)
bullying-a ikasleekiko, bullying-a irakasleekiko... baia oraindik badago
lanean ematen den tratutxarra, kasu honetan mobbing-a hitza hartuko du.
Tratu txar guztiak gaindtzen jkin behar ditugu,
laguntza behar duen horri laguntza eskeiniz, edota zerbait arraroa ikusiz gero, aurre egin beharko genuke.
martes, 11 de mayo de 2010
Chile
Bullying-a herrialde guztietan ematen da. Chileren kasuan, adibidez,ez da hain ezaguna arazo hau horregatik hango egoera ikus dezagun erreportai hau ikusteko gomendatzen dizuet.
domingo, 9 de mayo de 2010
Irakaskuntza kooperatiboa
modu honetan, ikasleak beraien artean baztertzea ukatzen baita; kasu honetan talde hetereogeneoetan egingo genuke, taldean danetarik egon dadin. eraien artean harremanak sortzeko...
Modu hintan motibazia landuko genuke, talde kohesioa hobetuko litzateke, eta taldekideen arteko parte hartzea, au da, protagonismoa izatea.
"Ministerio de educacion" web orrian, metodologia honen azalpena ematen digu. eta bai bertan arte hartudutn ikasle eta irakasleak ere.
sábado, 8 de mayo de 2010
Gurasoentzako aholkuak
- seme-alabaren portaera, aldatzea, humorea...
- triste dauen, negarrak, gogo txarra,....
- gauen lo egiteko zailtasunak, amets gaiztoak, buruko minak, goserik ez izatea..
- umeak golpen seinaleak izatea, baltzuneak.. eta berak esatea erorita egin dituela..
- gafak, motxila,... galtzea
- irtetzeko gogo gutxi edota lagunei deitzeko beldurra erakustea
- eskolak planteatutako irteeretara joan nahi ez izatea
- eskolatik irtetzeko zein sratzeko orduan laguntza ian nahi duenean..
- eskolara joateko orduan protestaka agertzen denean...
kasu guzti hauetan gurasoek laguntza edota haurrarekinhitz egin beharko dute, haurrak tratu txar hauek jasa ez dezan.
Emaitzak
%6 batek jasan izan du bullying fenomenoa, non, ikasle batzuk beraien ikaskideen biktimak bilakatzen diren.
-%90 lekukoa da
- %30 biktima edo erasotzaile moduan jokatu izan du
- %25 eta %30 artean DBH-ko lehen zikloko ikasleek jokabide hau jasan izan dute
- %34.6 ikasleek, biolentza hau jasango balu ez lukete irakaslearen lguntza eskertuko
- 3tik bakar bat da gai bullyina salatzeko. %33
- %37ak uste du golpeari aurre ez egiteak, beldurti batean bihurtzen duela
jueves, 6 de mayo de 2010
Adituen iritzia
"Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".
Ikastetxe bazuetan hasiak dira bullyinga lantzen,honetariko ba Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastola dugularik:
Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastolan gatazkei eta jazarpenei aurre egiten diete.
2002/03 ikasturtean hasi ziren bullying-a lantzen. Irakasle guztiak erne egotea lortu dute besteak beste, eta euren arteko komunikazioa eta laguntza funtsezkoak eta ezinbestekoak direla badakite, izan ere,ikasleek jokade hori onuragari ikusten baitute.
eta aipatzekoa da, ikasleek, gurasoek, orientatzaileek eta irakasleek, denek hartzen dutela parte arazoei irtenbidea bilatzeko orduan, hau da, ez dabazterketarik egiten.
Informazio Orokorra
blog batean honako power point hau aurkitzeko aukera izan dugu.
Informazioa orokorra ematen du gai honi buruz.
Irakasle bezala tutoretza orduetan taldearen ongi moldatzea sustatu ahal digu:
Haurrek askotan zer gertatzen zaien ez dakite baina bere jarreran du islara. Irakaslea klasean sartzean zer moduz dauden galdetuko du eta askotan ondo esaten dute modu mekaniko batean, haratago joan behar gara.
Ipuinak tutoretza orduan erabili ditzakegu, ipuinaren bidez haurrak eguneroko egoera batean jarriz zer egingo lukeen galdetuko diogu eta garrantzitsuena egoeran zehar zer sentitu duen eta zer etorri zaion burura adieraztea eskatuko diogu. Pixkanaka sentimenduei tartea eta garrantzia emanez hitzen bidez arazo eta gatazkak konpon daitezkeela ikusiko dute eta garrantzitsuena gaizki sentiarazten duen korapiloak askatzeko behar dituzten mekanismoak barneratzen joango dira.
helburua gizartean eta taldean ibiltzen jakitea.
Merkatuan badira liburu nahiko lanketa hau gelan burutzeko:
.Cuentos para sentir
.Hoy me siento tonta y otros estados de ánimo
miércoles, 5 de mayo de 2010
Eskola Biolentzia gogorragoa teknologia berrien eraginez

Bullying - Istorio erreal bat
martes, 4 de mayo de 2010
Eskolak duen zer ikusia
Edozein eskoletan eman daiteke bullyina, bai publiko zein pribatuetan. Hala ere, jakitun askok diotenez zenbat eta eskola handiagoa izan, probabilitate gehiago daude horrelako jokaerak ematea. Bigilantzia eta kontrola ere ezinbestekoa da, hauek ez daudenean ematen baita batik bat. Pasiloetan beti egon behar da norbait zaintzen, irakasle edo zaintzaileren bat, ikasleak kontrolatzeko, beraien jokaeretaz ohartzeko…
Errespetu falta, iraina, mehatxuak edota bazterketak biolentziara eraman dezakete ikaslea. Eskola ez da bakarrik irakasteko eta hezitzeko baizik eta, gizarteratze egoki bat erakutsi behar digu.
